{"id":52450,"date":"2025-12-23T15:12:16","date_gmt":"2025-12-23T14:12:16","guid":{"rendered":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/"},"modified":"2025-12-23T15:47:16","modified_gmt":"2025-12-23T14:47:16","slug":"la-navidad-por-jesus-mari-arrieta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/","title":{"rendered":"Eguberriak"},"content":{"rendered":"<p><em><strong>EGUBERRI JAIEN eta EPIFANIAREN SORRERA<\/strong><\/em><\/p>\n<p><strong>Eguberriak<\/strong><\/p>\n<p>336. urtekoa da<em> Natalis Domini<\/em> izeneko jaia Erroman ospatzeari buruzko lehen notizia. Dirudienez, 336ko abenduaren 25ean, Jaunaren jaiotza ospatu zen Erroman, Julio I.a Aita Santu zela. IV. mendean barna, bai mendebal\u00addeko, bai ekialdeko eliza guztietara zabaldu zen Jaunaren jaiotza \u2013<em>Natalis Domini\u2013<\/em> ospatzeko jaia.<\/p>\n<p>Abenduaren 25a hartu zuten kristauek gertakari hori ospatzeko joera. Izan ere, Erroman<em> natalis solis invicti<\/em> ospatu ohi zuten egun horretan, 270 eta 275 urte bitartean enperadore izan zen Aurelianok jai hori eratu zuenez geroztik. Ziur aski, Europa osoan, Erromaren menpe zeuden herrietan batik bat, ospatu ohi ziren neguan, neguko solstizioan \u2013egunak laburren direnean\u2013, halako jaiak, <em>Saturnalak<\/em> deituak, eguzkiaren indarberritzea dela eta.<\/p>\n<p>Euskal Herrian duen izenak \u2013<em>eguberri, eguzkiberri\u2013<\/em> horixe adierazi nahi du, noski. Ez ziren egun bateko jaiak, egun askoz luzatzen baitzituzten. Alde batetik,<em> Saturno<\/em> jainkoari, lur-langintzaren jainkoari, eskainiak ziren, horrela, hila zegoen naturari birjaiotzera dei egiten ziotelarik. Beste aldetik, berriz, eguzkia\u00adren indarbe\u00adrritzeari ere eskaini ohi zizkioten jai hauek.<\/p>\n<p>Jai handiak izaten omen ziren hiri eta herrietan, gaurko inauterien antzekoak. Inauteriak ere, lo dagoen izadia iratzartzeko, esnarazteko, jaiak omen dira, jatorriz: joale edo zintzarriak joz esnarazi nahi da izadia<em> (Nafarroako ttuntturroak, adib.)<\/em> Dantza eginez, kantatuz, su handiak piztuz, buztinezko panpinak elkarri emanez, <em>Strenia<\/em> jainkosaren omenez bildutako adarrak elkarri eskainiz&#8230; ospatzen omen zituzten saturnalak eta solstizio-jaiak. Inauterietan gertatu ohi zen bezala, nagusiek zerbitzatzen zituzten esklaboak, eta esklaboek nagusiekin jaten zuten mahai berean. Saturnalen ondoren, <em>Janus<\/em> jainkoari eskainitako jaiak zetozen, urteberriko jaiak.<\/p>\n<p>Gogo onez hartu zuten kristauek Jaunaren \u2013<em>egiazko Eguzki Menderaezinaren (ik. Ml 3,20; Lk 1,78)\u2013<\/em> jaiotza egun horretan ospatzea:<em> natalis, nativitas Domini<\/em>. Jentilen jaia kristautzeko ez ezik, gnostikoen eta arrianoen irakaspenak deuseztatzeko ere bai<em> (haiek ziotenez, bataiokoan hartu omen zuen Jainkoak Jesus bere Semetzat).<\/em> 325ean Nizeako kontzilioak esan zuena baietsi eta aitortu nahi zuten Eguberri Jai horietan: Jesus, Jainkoaren Semea,<em> &#8220;Aitaren izate berekoa (consubstantia\u00adlem Patri)&#8221;<\/em> dela. III. mendearen azken aldekoa den<em> \u201cDe solstitiis et aequinoctiis\u201d<\/em> liburuak dionez, Kristo da Eguzki Garaile \u2013<em>Invictus\u2013<\/em> bakarra.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Epifania<\/strong><\/p>\n<p><em>Epifania Jaia<\/em> ekialdean sortua da, Jaunaren jaiotza\/agertzea ospatzeko. Gnostikoek, II. mendean, urtarrilaren 6an Kristoren bataioa ospatu ohi zuten. Baina Epifania-jaiari buruzko lehen notiziak IV. mendearen erdialdekoak dira, Salaminako San Epifaniok gutun batean emanak. Honek dioenez, urtarrilaren 6an <em>Kore<\/em> jainkosa birjinaren seme <em>Aaion<\/em> jainkoaren jaiotza ospatu ohi zuten Egipton eta Arabian, egun-argiaren luzatzearekin loturik \u2013<em>Erroman abenduaren 25ean egin ohi zuten jaiaren antzekoa, alegia. Bi jai hauek, beraz, &#8220;argiaren jaiak&#8221; ziren jentilentzat\u2013<\/em>.<\/p>\n<p>Pliniok, Epifaniok eta San Joan Krisostomok diotenez, urtarrila\u00adren 5ean gauza harrigarriak gertatu ohi ziren: iturrietako urak ardo bihurtu, egun horretan hartutako ura txartzen ez&#8230; Kristauek Jaunaren jaiotza ospatzen zuten Egipton (Alexandrian) urtarrilaren 6an. Garai hartan, bestalde,<em> epifania edo agerkunde<\/em> hitzak,<em> adventus edo etorrera<\/em> hitzak bezala, enperadorea\u00adren etorrera\/agertzea adierazten zuen.<\/p>\n<p>Bi jai hauek aldi beretsuan hedatu ziren mendebalde eta ekialdeko Eliza gehienetara. Galiara, adibidez, beste inora baino lehen \u2013Natibitate Jaia bera ere baino lehen\u2013 heldu zen Epifania jaia, 384ean. Hispaniara 400. urtean eta geroago Erromara.<\/p>\n<p>567-578 urteez geroztik, bi jaiak ospatu ohi dira kristau Eliza guztietan. Urteen joanean, Epifania Jaia nagusiki Jaunaren agerkunde edo manifestazioa ospatzekoa izango zen, jai honetan hiru agerkunde bilduz: herri guztiei agertzea (magoen aurrean), Israel herriari agertzea (bataiokoan) eta ikasleei agertzea (Kanako ezteietan). Eguberrialdiko gainerako jaiak geroztik sortuak dira; batzuk berriki: Familia Santuaren jaia 1921ean, eta Jaunaren Bataioaren jaia \u2013<em>lehen urtarrilaren 13an ospatua\u2013<\/em> 1960an.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>EGUBERRIKO GERTAKARIAREN ESANAHI LITURGIKOA<\/strong><\/p>\n<p>Joan ebanjelariak Jesusen honako hitz hauetan laburbiltzen du salbamen-gertakari edo misterioa: <strong><em>Aitarengandik atera nintzen eta mundura etorri; orain mundua utzi eta berriro Aitarengana noa<\/em><\/strong> (Jn 16, 28). Gertakari honetan bi mugimendu ikus dezakegu:<\/p>\n<ol>\n<li>Kristo beheratzea \u2013<em>kenosia\u2013<\/em>, gizakunde edo enkarnazioan hasi eta gurutzean burutua. Jainkoaren Semea, giza izatea harturik, gure artean jaiotzea eta agertzea ospatzeko jaiak dira Eguberriak.<\/li>\n<li>Jesus Aitarengana itzultzea, igotzea, bere aintzan \u2013<em>doxa\u2013<\/em> sartzeko (Lk 24, 26). Gertakari hau igandero eta, bereziki, Pazkotan ospatu ohi du kristau-elkarteak.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Eguberri-eguneko ospakuntzan, Jesus jaio zeneko gau miresgarri hartan bezala, Jainko ikusezina \u201cikuskor\u201d egiten da, sakramentalki baina egiaz (<em>Sacramentum natalis Domini<\/em> esaten dio San Leon Handiak Eguberri-egunari): <strong>Jainkoak, Jesusengan gure izate hilkorra hartzean, gu berekin adiskidetzen gaitu, gu bere izate hilezkorrean partaide egiten gaitu<\/strong>. <em>&#8220;Elkarri emate <\/em>edo<em> harreman miresgarria&#8221;<\/em> deritza gertakari honi Eguberriko III. Prefazioak.<\/p>\n<p>Haurrari jarriko zioten izenak ere misterio hau ematen du aditzera: <em>Iexua<\/em>, Jainkoa salbatzaile. Horregatik, kristau fededunak Haur horrengan <em>Soter<\/em> edo Salbatzailea, <em>Mexiah\/Kristo<\/em> edo Gantzutua eta <em>Kyrios<\/em> edo Jauna ikusten du (ik. Lk 2, 11), baita <em>Basileus<\/em> edo Erregea ere (ik. Mt 2, 2).<\/p>\n<p><strong>Eguberriko zortziurrena <\/strong>eta<strong> Andre Maria Jainkoaren Amaren jaia:<\/strong> Pazko-eguna zortzi egunez luzatu ohi dugun bezala, Eguberri-eguna ere zortzi egunez luzatzen dugu, irakurgaien laguntzaz misterio handia kontenplatu eta hausnartu ahal izateko. Eta <strong>zortzigarren egunean<\/strong> <strong><em>Andre Maria Jainkoaren Ama<\/em><\/strong> (<em>Theotokos<\/em>) goraipatzen du kristau-elkarteak VI. mendeaz geroztik (Erroman VIII. mendeaz geroztik). Andre Mariari izen miresgarri hori ematean, <strong>Mariaren Semearen jainko-izatea<\/strong> aitortu eta oihukatu nahi du kristau-elkarteak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>EGUBERRIAK EUSKAL HERRIAN<\/strong><\/p>\n<p><strong>Eguberri: egun berri, eguzki berri<\/strong><\/p>\n<p>Erroman eta Europako herri askotan bezala, Euskal Herrian ere neguko solstizioan \u2013eguzkia kaprikornio tropikoan sartzean\u2013 egun-argiak gau-iluna menderatzen hastea, eguna luzatzen eta gaua laburtzen hastea, ohitura bereziak betez \u201cospatu\u201d ohi zuten, dirudienez. Jai hauen izenik zaharrenak hori ematen du aditzera: <strong><em>Eguberriak<\/em><\/strong>. <em>\u201cGabonak\u201d<\/em> izena berriagoa da, eta Gabon Gauetik dator. Eguberri-egunari <strong><em>Natibitate<\/em><\/strong> ere deitu ohi zaio, Jesusen jaiotza aipatzeko latinez erabili ohi den izena: <em>Nativitas Domini<\/em>.<\/p>\n<p>\u201cEguberri\u201d izenarekin batera <strong><em>\u201curteberri\u201d<\/em><\/strong> ere badugu. Historialariek diotenez, XI. eta XV. mende bitartean eguberri-egunez hasi ohi zen urtea, 1180an Tarragonako kontzilioak hartu zuen erabakiari jarraituz. Horregatik, apika, eguberri-egunaren inguruan eta urteberri-egunaren inguruan ohitura edo erritual beretsuak bete izan dira.<\/p>\n<p>Adibidez, Donostian Olentzeroren irudia Gabon Zaharretan atera ohi zuten kalez kale, ez Gabon Gauean. Arabako zenbait herritan ere Gabon Zaharretan atera ohi zuten lastozko irudia, \u201cKalerre\u201d deitua, kalez kale ibili ondoren, gauerdian sutan erretzeko. Arropa berria (atorra, alkandora) toki batzuetan Eguberri-egunean jantzi ohi zuten; beste batzuetan, Urteberri-egunean.<\/p>\n<p><strong>Enborra, sua eta ur berria<\/strong><\/p>\n<p>Ohitura erritual horien artean, honako hiru hauek aipatuko ditugu:<\/p>\n<p><strong><em>Enborra:<\/em><\/strong> San Joanetan \u2013ekainean, udako solstizioan, alegia\u2013 zuhaitz-adar sakratuak jartzen diren bezala, eguberri bezperan, Gabon Gauean, enbor berezia eman ohi zioten suari. <em>Subila, supila, xiula<\/em> edota <em>Olentzero-enborra<\/em> zeritzan enbor hari. Gabon Gauetik urteberri-eguna arte egon behar zuen sutan.<\/p>\n<p><strong><em>Sua:<\/em><\/strong> Enborra eta sua, biak ala biak \u201csakratu\u201d ziren eguberritan. Sua, bereziki, eguzki amandrearen irudi delako eta enborra, su egiteko beharrezkoa delako.<\/p>\n<p><strong><em>Ur berria:<\/em><\/strong> Gabon Gauean ez, baina urteberri-gauerdian bai, erritual berezia bete ohi da urarekin. Urdiainen, adibidez, Gabon Zahar gauerdian iturrira atera ohi dira gazteak pegarra edo pitxerra eramanez, ura \u2013<em>\u201cur berria\u201d<\/em>\u2013 hartzeko. Ur hori etxez etxe banatu ohi dute, aginaldo edo gabonsaria \u2013\u201curtatsa\u201d, urte-hasierako saria\u2013 eskatuz. Etxekoek ur berria edan behar dute, osasuna hartzeko, koplak dioen bezala:<\/p>\n<p>Ur goiena, ur barrena,\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Ur goiena, ur barrena,<\/p>\n<p>urteberri egun ona,\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0pakearekin osasuna,<\/p>\n<p>urteberri egun ona,\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0onarekin ondasuna.<\/p>\n<p>baita guk ere umore ona.\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Jainkoak deizuela egun ona.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zegaman, aspaldi, urteberri-egunsentian, kanpoko iturrira ateratzen omen zen etxeko amona eta, ur-suila urez beterik, etxera itzuli eta, atea joz, hau kantatzen omen zuen:<\/p>\n<p>Ur barrena, ur goiena,<\/p>\n<p>Jainkoak dakarren urteberri ona.<\/p>\n<p>Osasuna ta pakea.<\/p>\n<p>Ireki zazu atea.<\/p>\n<p>Etxean sartu eta, ur berri hartatik edanez, etxekoek beste hau kantatzen omen zuten:<\/p>\n<p>Hasiera eder bat<\/p>\n<p>dantzan ta kantari, bai,<\/p>\n<p>eman behar diogu<\/p>\n<p>urte berriari, bai.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Eguberri-jaien igarlea: Olentzero<\/strong><\/p>\n<p>Pertsonaia mitologiko batek iragartzen eta irudikatzen ditu Eguberriak: <strong><em>Olentzero<\/em><\/strong> deritzan pertsonaiak (urte zaharra <em>Kalerre<\/em> deritzanak edota inauteriak <em>Zanpantzar<\/em> deritzan pertsonaiak irudikatzen duten bezala).<\/p>\n<p>Ipuin batek dioenez, Kristo jaio zenean desagertu edo galdu ziren <em>jentilak<\/em> \u2013gure arbaso paganoak\u2013, urrutian laino xuri-xuria etortzen ikusi zutenean. Laino xuri hura Kristoren irudia zen (jentilek \u201cKixmi\u201d izena ematen omen zioten Kristori). Laino xuri hura Bibliako azken liburuan, Apokalipsia 14, 14an, aipatua da: <em>Laino zuri bat ikusi nuen eta laino gainean gizaseme antzeko norbait eseria<\/em>. Jentil haietako bat, ordea, <em>\u201cJesus jaio zela aditu zuenean, lasterka etorri zen parte ematera\u201d<\/em>. Hala dio Gabon-kantak.<\/p>\n<p>Olentzeroren irudia bizkarrean harturik, abenduaren 24an ilunabarrean, kalez kale eta baserriz baserri kantuan eta eskean ibiliz, Eguberrien etorrera eta Jesusen jaiotza iragartzen dute abeslari-taldeek, lehenago, abenduaren 6an, zenbait lekutan San Nikolas apezpikuarekin egina duten bezala. Gerora, otsailaren 4an ere, Santa Agedatan, halaxe ibiliko dira.<\/p>\n<p>Zenbait ipuinek eta mitok dioenez, tximinian behera sartu ohi da Olentzero etxeetan, etxekoak lotaratu ondoren, eta Olentzero-enborraren sutan berotzen da. Ipuinen batzuek diotenez, sukaldea garbi ez badago, lepoa mozten omen die etxekoei. Baserri batzuetan laratzetik zintzilik jarri ohi zuten Olentzeroren irudia garai batean.<\/p>\n<p><em>\u201cOlentzero\u201d<\/em> izena era ezberdinetan esan ohi zen tokian-tokian: Olentzaro, Onentzaro, Orentzago\u2026 Izen hori <em>\u201conen aro\u201d<\/em>tik datorkeela uste dute batzuek; baina gehienek diotenez, <em>\u201cOlen\u201d<\/em> errotik dator: Olen-aro. Eta honek, berriz, \u201cO\u201d antifonen aro edo denbora adieraziko luke, Eguberri edo Natibitate aurreko zortzi egunetan, Bezperak deritzan otoitzaldian kantatu ohi diren \u201cO\u201d hitzez hasitako antifonak \u2013<em>O Sapientia, O Radix Jesse<\/em>, etab.\u2013 kontuan harturik. <em>\u201cNoel\u201d<\/em> izena ere hortik letorke.<\/p>\n<p>Duela hamar-hamabost urte, Olentzeroren ondoan emakumearen irudia jartzeko ekimena izan zen, inongo ipuin eta ohituretan halakorik aipatu ere egiten ez bada ere. Emakume-irudiaren izena (Mari Domingi), Gabon-kanta honetatik hartua da:<\/p>\n<p>Horra Mari Domingi, begira horri; gurekin nahi duela belena etorri.<\/p>\n<p>Gurekin nahi badezu Belena etorri, atera beharko dezu gona zahar hori.<\/p>\n<p>Atoz, atoz, zure bila nenbilen ni; atoz, atoz, zure bila nenbilen ni.<\/p>\n<p>Atoz goazen, adora dezagun Belenen jaio dan Haur eder hori, Haur eder hori.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Eskerako kantuak<\/strong><\/p>\n<p>Halako jaiak koplaz eta kantuz iragartzen dituztenei saria, gabonsaria, zor zaie, eginkizun garrantzitsua betetzen dutelako. Oso ugaria eta aberatsa da eskerako kopla eta kantuen multzoa, nola Eguberritarako hala Santa Agedatarako. Hona hemen Gabon-egun arratsean kantatu ohi ziren bakarren batzuk:<\/p>\n<p><em>\u00a0 \u00a0 (Oiartzunen bildua)\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0<\/em><\/p>\n<p>Dios te salve, ongi etorri,<\/p>\n<p>gabon Jainkuak diela,<\/p>\n<p>legearekin kunpli dezagun<\/p>\n<p>Urteberriren bezpera.<\/p>\n<p><em> \u00a0 (Zumaian, M\u00aa Luisa Sagastiri jasoak)<\/em><\/p>\n<p>Etxetxo txiki honetan jotzen det atia,<\/p>\n<p>ireki, ahal badeza, amandre neria.<\/p>\n<p>Atez ate bila nabil ni, atez ate bila nabil ni.<\/p>\n<p>Atoz, goazen adora dezagun<\/p>\n<p>Belenen jaio dan Haur eder hori, Haur eder hori.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Eta emandako gabonsaria, aginaldoa eskertzeko:<\/em><\/p>\n<p>Hobeto kantatuko degu askoz ere gaur bai\u00f1o.<\/p>\n<p>Jaungoikuak lagun deigula datorren urterai\u00f1o.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Eguberri-kantuak<\/strong><\/p>\n<p>Kristau herriak kantuz adierazi eta goraipatu ohi du Eguberritan ospatzen den gertakaria: Jesusen etorrera eta jaiotza.<\/p>\n<p>Hiru motatakoak dira Euskal Herrian zabalduenak:<\/p>\n<p><strong><em>\u201cMarijesiak\u201d:<\/em><\/strong> Maria, Jesus eta Jose errepikatzen dutelako horrela deituak. XVI. mendekoak izan daitezke eta Bermeoko frantziskotarren komentuan sortuak:<\/p>\n<p>Abendu santu honetan\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Eguzki dibinala\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Txit gau ditxosua<\/p>\n<p>Kristoren jaiotzian,\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 gabaren gaberdian\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 dogu Egubarri,<\/p>\n<p>kontentuaren haundiz\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 etorri zan mundura\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 zergatikan da Jesus<\/p>\n<p>guztiok poz gaitian.\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 gizonan jantzian.\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 gugana etorri.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Maria i Jose,\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Maria i Jose,\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Jesucristo!<\/p>\n<p>Jose eta Maria,\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Jose eta Maria\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ai, qu\u00e9 bonito Ni\u00f1o,<\/p>\n<p>Maria i Jose. \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Maria i Jose.\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Jesucristo!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Edo Zumaian jasoa den beste hau:<\/p>\n<p>Gaur dala jaio, jaio<\/p>\n<p>gaur dala jaiotzia,<\/p>\n<p>Semia jaio da ta,<\/p>\n<p>ama dala dontzeilia.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong><em>\u201cNoelak\u201d:<\/em><\/strong> Joannes Etxeberrik 1631an \u201cNoelak\u201d deritzan liburuan argitaratu zituen batzuk. Noelak Iparraldean sortuak dira eta gero batzuk Euskal Herri osora hedatu ziren:<\/p>\n<p>Oi Eguberri gaua,<\/p>\n<p>bozkariozko gaua,<\/p>\n<p>alegeratzen duzu<\/p>\n<p>bihotzean kristaua.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Mundu guzia duzu<\/p>\n<p>zorionez betetzen,<\/p>\n<p>zeren zuk baitiozu<\/p>\n<p>Salbatzailea ekartzen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Oi Bethlehem,<\/p>\n<p>ala egun zure loria,<\/p>\n<p>oi Bethlehem!<\/p>\n<p>Ongi baitu distiratzen<\/p>\n<p>zugandik heldu den argiak,<\/p>\n<p>betetzen ttu bazter guziak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Kristo guziek dezagun egun adora!<\/p>\n<p>Hauxe da izarra agertzen dena,<\/p>\n<p>Berri bat dakarte eman diena:<\/p>\n<p>Jesus maitearen sortzearena.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hirur erregeak ditu gidatzen,<\/p>\n<p>Jesus Haurragana dira hedatzen,<\/p>\n<p>presentekin dute gaur adoratzen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong><em>\u201cArtzain-kantak\u201d<\/em><\/strong>: <em>villancico<\/em> deituak dira, <em>villano<\/em>-en kantak. Jesusen jaiotza aipatuz artzain batek jalkiko lituzkeen hitzak eta sentipenak adierazten dituzte. Manuel Lekuona apaizak Aiako Laurgainen aurkitutako 1705eko partitura batean honako hauek datoz, beste batzuen artean:<\/p>\n<p>Eder dek olaan gabia,\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Belengo portalepean<\/p>\n<p>larre onean ardia.\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Omen zeagok Jaungoikoa,<\/p>\n<p>Nafar baino hobe diagu\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0hura ekusten han omen dek<\/p>\n<p>Zaragozako zuria.\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Paskoal gure aldekoa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Edo Resurrecci\u00f3n M\u00aa Azkuek Elgoibarko Altzolan jasotako beste hauek:<\/p>\n<p>Ai, hau gabaren preziosua<\/p>\n<p>Jesus jaio de Belenen,<\/p>\n<p>etxe honetan sartu ote dan<\/p>\n<p>bila gabiltza beraren.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Erdiok gara olagizonak<\/p>\n<p>beste erdiak harotzak.<\/p>\n<p>Limosnatxo bat egitekotzat<\/p>\n<p>bigundu begiz bihotzak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Belaunbikoka juan ginaden<\/p>\n<p>Nazaretikan Belena,<\/p>\n<p>geuk adoratu behar gendula<\/p>\n<p>Jesus Maixua lenena.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Jaiotza eta zuhaitza<\/strong><\/p>\n<p>Zabaldua dago Euskal Herriko eliza, etxe, denda eta zenbait lorategitan <strong><em>\u201cjaiotza\u201d<\/em><\/strong> jartzeko ohitura ere. 1223ko abenduaren 24an, gauerdian, Greccio-ko leize-zulo batean zurezko irudi batzuk \u2013Jesus, Maria eta Jose irudikatuz\u2013 ipini zituen Asisko San Frantziskok, eta astoa eta idia eraman zituen. Han eukaristia ospatu zuten. Handik dator \u201cjaiotza\u201d ipintzeko ohitura.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong><em>\u201cEguberriko zuhaitza\u201d<\/em><\/strong> ipini eta apaintzeko ohitura, berriz, Alsaziatik omen dator. 1605ean izei-arbola ipini zuten elizetan, paradisuko arbolaren oroigarri. Urte-sasoi horretan berde dagoen arbola ia bakarra delako aukeratu omen zuten izei edo abeto-zuhaitza. Biziaren oroigarri ere bada da zuhaitza: heriotza menderaturik, betieran bizi den Kristo piztuaren irudi.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><em>Jesus Mari Arrieta<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><em>2025.12.16<\/em><\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"color: #0000ff;\"><a style=\"color: #0000ff;\" href=\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/EGUBERRI-EGUNARI-KOPLAK-2025-12-16.doc\">Eguberri egunaren koplak\u00a0<\/a><\/span><\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EGUBERRI JAIEN eta EPIFANIAREN SORRERA Eguberriak 336. urtekoa da Natalis Domini izeneko jaia Erroman ospatzeari buruzko lehen notizia. Dirudienez, 336ko abenduaren 25ean, Jaunaren jaiotza ospatu [&#8230;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":52447,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_price":"","_stock":"","_tribe_ticket_header":"","_tribe_default_ticket_provider":"","_tribe_ticket_capacity":"0","_ticket_start_date":"","_ticket_end_date":"","_tribe_ticket_show_description":"","_tribe_ticket_show_not_going":false,"_tribe_ticket_use_global_stock":"","_tribe_ticket_global_stock_level":"","_global_stock_mode":"","_global_stock_cap":"","_tribe_rsvp_for_event":"","_tribe_ticket_going_count":"","_tribe_ticket_not_going_count":"","_tribe_tickets_list":"[]","_tribe_ticket_has_attendee_info_fields":false,"footnotes":""},"categories":[162,177],"tags":[],"class_list":["post-52450","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gaurkotasuna","category-liturgia-ordezkaritza"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v26.9 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Eguberriak - Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"EGUBERRI JAIEN eta EPIFANIAREN SORRERA\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Eguberriak - Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"EGUBERRI JAIEN eta EPIFANIAREN SORRERA\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/p\/Donostiako-ElizbarrutiaDicesis-de-San-Sebastin-100064874702840\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-12-23T14:12:16+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2025-12-23T14:47:16+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1000\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"665\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Ivan Benko\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@diocesis_ss\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@diocesis_ss\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ivan Benko\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/\"},\"author\":{\"name\":\"Ivan Benko\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/person\/d33380af7f6eaf564ae1ed5b8fb1e8a9\"},\"headline\":\"Eguberriak\",\"datePublished\":\"2025-12-23T14:12:16+00:00\",\"dateModified\":\"2025-12-23T14:47:16+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/\"},\"wordCount\":2040,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#organization\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png\",\"articleSection\":[\"Gaurkotasuna\",\"Liturgia ordezkaritza\"],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/\",\"url\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/\",\"name\":\"Eguberriak - Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png\",\"datePublished\":\"2025-12-23T14:12:16+00:00\",\"dateModified\":\"2025-12-23T14:47:16+00:00\",\"description\":\"EGUBERRI JAIEN eta EPIFANIAREN SORRERA\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png\",\"width\":1000,\"height\":665},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Inicio\",\"item\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Eguberriak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#website\",\"url\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/\",\"name\":\"Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n\",\"description\":\"\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#organization\",\"name\":\"Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n\",\"url\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/logo_transparente_250.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/logo_transparente_250.png\",\"width\":250,\"height\":124,\"caption\":\"Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/\"},\"sameAs\":[\"https:\/\/www.facebook.com\/p\/Donostiako-ElizbarrutiaDicesis-de-San-Sebastin-100064874702840\/\",\"https:\/\/x.com\/diocesis_ss\",\"https:\/\/www.instagram.com\/diocesis_ss\/?hl=es\",\"https:\/\/www.youtube.com\/@DiocesisdeSanSebastian\",\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/133958253@N05\/albums\/\"]},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/person\/d33380af7f6eaf564ae1ed5b8fb1e8a9\",\"name\":\"Ivan Benko\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/f90bd9f1506ff6ba69f5e66b32b211ab55afa300918f2b96b163f0336d4fcb10?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/f90bd9f1506ff6ba69f5e66b32b211ab55afa300918f2b96b163f0336d4fcb10?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Ivan Benko\"},\"url\":\"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/author\/comunicacion\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Eguberriak - Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n","description":"EGUBERRI JAIEN eta EPIFANIAREN SORRERA","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Eguberriak - Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n","og_description":"EGUBERRI JAIEN eta EPIFANIAREN SORRERA","og_url":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/","og_site_name":"Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/p\/Donostiako-ElizbarrutiaDicesis-de-San-Sebastin-100064874702840\/","article_published_time":"2025-12-23T14:12:16+00:00","article_modified_time":"2025-12-23T14:47:16+00:00","og_image":[{"width":1000,"height":665,"url":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png","type":"image\/png"}],"author":"Ivan Benko","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@diocesis_ss","twitter_site":"@diocesis_ss","twitter_misc":{"Written by":"Ivan Benko","Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/"},"author":{"name":"Ivan Benko","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/person\/d33380af7f6eaf564ae1ed5b8fb1e8a9"},"headline":"Eguberriak","datePublished":"2025-12-23T14:12:16+00:00","dateModified":"2025-12-23T14:47:16+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/"},"wordCount":2040,"publisher":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#organization"},"image":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png","articleSection":["Gaurkotasuna","Liturgia ordezkaritza"],"inLanguage":"eu"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/","url":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/","name":"Eguberriak - Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n","isPartOf":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png","datePublished":"2025-12-23T14:12:16+00:00","dateModified":"2025-12-23T14:47:16+00:00","description":"EGUBERRI JAIEN eta EPIFANIAREN SORRERA","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#primaryimage","url":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png","contentUrl":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Gemini_Generated_Image_vdykcivdykcivdyk.png","width":1000,"height":665},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/la-navidad-por-jesus-mari-arrieta\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Inicio","item":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Eguberriak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#website","url":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/","name":"Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n","description":"","publisher":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#organization","name":"Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n","url":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/logo_transparente_250.png","contentUrl":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/wp-content\/uploads\/2024\/02\/logo_transparente_250.png","width":250,"height":124,"caption":"Di\u00f3cesis de San Sebasti\u00e1n"},"image":{"@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/p\/Donostiako-ElizbarrutiaDicesis-de-San-Sebastin-100064874702840\/","https:\/\/x.com\/diocesis_ss","https:\/\/www.instagram.com\/diocesis_ss\/?hl=es","https:\/\/www.youtube.com\/@DiocesisdeSanSebastian","https:\/\/www.flickr.com\/photos\/133958253@N05\/albums\/"]},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/person\/d33380af7f6eaf564ae1ed5b8fb1e8a9","name":"Ivan Benko","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/f90bd9f1506ff6ba69f5e66b32b211ab55afa300918f2b96b163f0336d4fcb10?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/f90bd9f1506ff6ba69f5e66b32b211ab55afa300918f2b96b163f0336d4fcb10?s=96&d=mm&r=g","caption":"Ivan Benko"},"url":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/author\/comunicacion\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52450","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=52450"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52450\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":52466,"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/52450\/revisions\/52466"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/52447"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=52450"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=52450"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/elizagipuzkoa.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=52450"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}