Blog

“Eguzkitu” (Antioko baseliza)

“Eguzkitu” (Antioko baseliza)

Egun hauetan, Zumarragako Antioko baseliza gertaera natural paregabe baten antzeztokia da: ‘eguzkitzea’. Arratsaldero, zazpiak aldera, eguzkiaren argia bere leiho batetik sartzen denean, Ama Birjina modu berezian argiztatzen du; bide batez, bisitarien artean gogoeta eta espiritualtasun une bat sortuz.

Horrez gain, urriaren 5era arte, Zelai Arizti kultur etxean, Carlos Mediavilla argazkilariaren “Antio” erakusketa ikusgai dago. Bertan, tenpluan ateratako argazki ederrak ikusi daitezke.

Sarrera librea da, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era, eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan berriz, 10:00etatik 13:30etara.

Antioko baseliza

Antioko baseliza, Zumarragako Santa Maria izenez ere ezaguna, Gipuzkoako Zumarraga udalerrian dagoen monumentu erlijioso aipagarria da. “Euskal baselizen katedrala” bezala da ezagun, eta XIV. mendean izan zen eraikia; ordutik, erromesaldi gune garrantzitsua izan da. Baseliza, parrokia izan zen 1576. urtera arte, eta kanpoaldea soila bada ere, barnealdea ikusgarria da. Bertan, arkitektura gotikoaren maisutasuna islatzen duen haritz egurrezko kasetoidura ikusi daiteke.

Kondairak dioenez, kristauek aurre egin zioten eliza suntsitu nahi zuten jentilen aurkakotasunari, baina azkenean eliza eraikitzea lortu zuten jaurtitzen zizkieten harriak erabiliz. Leku hau fedearen sinboloa izateaz gain, tradizioak ere hartzen ditu bere gain, adibidez, uztailaren 2an ospatzen den Ama Birjinaren omenezko erromeria.

Baseliza Monumentu Historiko-Artistiko Nazionala da, eta horrek Gipuzkoan duen garrantzi kultural eta espirituala nabarmentzen du.

 

Suscríbete gratuitamente a la comunidad de WhatsApp de InfoEliza y mantente al tanto de toda la actualidad de la Iglesia de Gipuzkoa desde la comodidad de tu teléfono. Puedes sumarte de manera fácil gracias a este enlace o enviando el mensaje “ALTA” al 689 105 191.