Blog

Domund 2024: “Zoazte eta gonbidatu guztiak jai-otordura”

Domund 2024: “Zoazte eta gonbidatu guztiak jai-otordura”

Datorren urriaren 20an, Donostiako Elizbarrutiak, Eliza unibertsal osoarekin batera, Domund 2024 ospatuko du. Aintzat hartzeko eguna “Misioen hilabetean”, izan ere, bertan, Ebanjelioaren mezua munduko leku behartsuenetara eramaten duten misiolariekin otoitz egin eta lankidetzan aritzen gara.

Ezkontza otorduko parabolan oinarrituta, “Zoazte eta gonbidatu denok jai-otordura” da Frantzisko Aita Santuak proposatzen digu aurtengo leloa. Goiburu honekin, Aita Santuak gogorarazten digu, Elizaren egitekoa, karitatez eta hurbiltasunez, pertsona guztiak, batez ere azkenak, baztertuak eta urrunenak, Jaungoikoaren Erresumako kide izatera gonbidatzea dela.

Domund-aren garrantzia

Domund (Misioen Munduko Igandea), urtero, urriko azken-aurreko igandean ospatzen da. Pio XI.a Aita Santuak 1926an ezarritako jardunaldi unibertsal hau kristau-elkarte osoari dago zuzendua; guztiok munduaren ebanjelizazioan dugun erantzukizunaren deia da.

Egun honetan, Eliza osoa gonbidatzen da leku urrunenetan lan egiten duten misiolariei laguntzeko, non Ebanjelioa bere hastapenetan dagoen eta Eliza oraindik sustraitu gabe dagoen lekuetan. Gure artean 1943tik Domund izenez ezagutzen dugun jardunaldi hau, elkartasun unibertsalaren eta misioekiko konpromisoaren ikurra izan da.

Frantzisco Aita Santuaren eta Fernando Prado gotzainaren mezua

Aurtengo Misioen Munduko Jardunaldirako mezuan, Frantzisko Aita Santuak, Jesusen agintaldiari buruz hausnartzen du ezteiko otorduaren parabolan: “Irten zaitezte bidegurutzeetara eta gonbidatu itzazue aurkitzen dituzuen guztiak” (Mt 22,9). Aita Santuak ikasle misiolariak izatera deitzen gaitu, Ebanjelioa denoi iragartzera konprometituak, bateginik eta partaide; anaitasunaren eta salbazio orokorraren zentzua berraurkitu behar duen mundu batean.

Fernando Prado gotzainak bestalde, bere gutun pastoralean, gogorarazten digu 2024ko Domund-a, aukera bat dela misioarekiko gure konpromisoa berritzeko; Ebanjelioa errotuta dagoen lekuetan lan egiten duten misiolariei lagunduz.

On Fernandok, Donostiako Elizbarrutiaren misiolari tradizio luzearen garrantzia azpimarratzen du, askok, eskuzabaltasunez erantzun baitiote misiolari izateko deiari. Domund hau, gaineratzen du gotzainak, misiolari izpiritu horrekin jarraitzeko gonbidapena da, besteen bila irten eta Jainkoaren Erresuma sustatuz.

Domund-eko jarduerak Donostiako Elizbarrutian

Domund 2024rako gure Elizbarrutian antolatu diren ekintzen baitan, jatorriz ordiziarra den Antxon Serrano misiolari xabiertarra izango dugu; 25 urte baino gehiago igaro ditu misiolari lanetan batez ere Afrikan.

Topaketa eta hitzaldien eskutik, Antxonek bere misiolari bizipenak partekatuko ditu urriaren 14ko astean zehar. Txaden egindako bere lanaren testigantza zuzena eskainiko du non nekazal-gune, eta baztertutako pertsonekin lan egin duen.

Horrez gain, urriaren 18an, ostirala, misiolaria, El Espejo de Gipuzkoa (Cope) irratsaioan elkarrizketatuko dute. Bertan, misioak Afrikan dituen erronkei eta aukeren inguruan mintzatuko da.

Ebanjelizazioarekiko konpromisoa

Donostiako Elizbarrutiak fededun guztiak jardunaldi honetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditu; gure misiolarien alde otoitz eginez eta ekonomikoki lagunduz. Era honetan, Elizaren lana munduko leku behartsuenetara iritsi dadin.

Domund 2024 aukera paregabea da gure misiolari erantzukizunari buruz hausnartzeko, eta Frantzisko Aita Santuak gonbidatzen gaituen bezala, Jesusek eskaintzen digun salbazioa gizaki “guzti guztiontzat” dela gogorarazteko; batez ere urrunen daudenentzat.