Blog

Beldurraren eta ziurgabetasunaren aurrean “bake eta itxaropen kit-ak” prestatzeko deia egin dute Euskadiko eta Nafarroako gotzainek

Beldurraren eta ziurgabetasunaren aurrean “bake eta itxaropen kit-ak” prestatzeko deia egin dute Euskadiko eta Nafarroako gotzainek

Goizeko hamarretan, Donostiako Elizbarrutiko seminarioan, Euskadi eta Nafarroako lau gotzainek — Florencio Roselló Avellanas jaunak (Iruñea eta Tutera), Joseba Segura Etxezarraga jaunak (Bilbo), Juan Carlos Elizalde Espinal jaunak (Gasteiz), eta Fernando Prado Ayuso (Donostia) — agiri bateratua aurkeztu dute, PRESTA DITZAGUN “BAKE ETA ITXAROPEN KIT-AK”. Beldurraren eta zalantzaren aurrean kristau hautabide bat».

Pazkoan ereindako idatzia

Dokumentua, euskaraz, Prado monsinoreak irakurri du, eta gaztelaniaz, berriz, Segura monsinoreak. Kristoren berpiztuaren pazko agurraren oihartzunarekin hasten da idatzia:

«Hauxe da Kristo Piztuaren mezu soil baina hunkigarria: Bakea zuei!»

“Frantzisko aita santuak utzitako ondareari” jarraituz, “itxaropena pizteko” asmoa dutela mundu nahasi batean diote gotzainek. Gogora ekarri dute berriki Aita Santuaren pazko otoitza:

«Bakea ez da posible benetako armagabetzerik gabe… Pazkoko argiak gonbidatzen gaitu zatiketa sortzen duten eta ondorio politiko eta ekonomikoz beteta dauden hesiak eraistera».

Eraman oneko erkatzea, hau da, Garizuma eta Pazko gutunaren jarraipena izanik, azpimarratzen dute bakearekiko konpromisoa «ez da hautazko estrategia bat, Ebanjelioaren bihotzetik bertatik sortzen den eskakizun bat baizik» (j.: 183). “Biziraupen-kit” ezagunaren aurrean — “beldurra eta mesfidantzaren” sinboloa dela diote—, “Bake eta itxaropen kit” baten alternatiba proposatzen dute, etxe eta parrokietako sosegua berritzeko: “Geldiarazten duen beldurraren aurrean, mobilizatzen duen itxaropena; liskarraren logikaren aurrean, elkartea eraikitzen duen topaketaren logika”.

Gotzainek arduradun publikoei ere dei egiten diete:

«Armak isildu eta diplomazia bideak indartu daitezela… Konfiantza eta lasaitasunezko mezuak behar ditugu alternatiba sendoak sortzeko».

Prentsaurrekoa: bakea, konklabea eta Elizaren irudia

Irakurketaren ondoren, gotzainek, ordu erdi baino gehiagoz erantzun dieten kazetarien galderei; beraien erantzunak mezuaren hari nagusiekin bat egin dute.

  • Fernando Prado monsinoreak zera azpimarratu du, “konklabea ez da joko politiko bat” eta, kardinalen arteko ezberdintasunak, gorabehera, “denek bilatzen dute Elizaren ongia bategite sakonean”. Hurrengo aita santuarekin amets egiteko orduan, argi eta garbi aitortu zuen: “Frantzisko 2 bat nahi dutagian, beste izen batekin, eta munduko beste txoko batekoa—, baina jarrera ebanjelikoa eta egungo aita santuaren hurbiltasuna izango dituena”. Elizarentzat erronka nagusia zera dela gaineratu du: “sekularizazio handiko testuinguru honetan, Ebanjelioa belaunaldi berriei helarazten jarraitzea”.
  • Joseba Segura monsinoreak ministerioaren jarraipen historikoa nabarmendu zuen: “Joan Paulo II.ak, Benedikto XVI.ak eta Frantziskok bakea berretsi dute beti; ondoren datorrenak ere beste hainbeste egingo du. Gauza batzuk aldatuk dira, beste batzuk, berriz, mantendu”. Frantzisko aita santuaren nazioarteko ospea azpimarratu du: “ahots entzun eta errespetatua”.
  • Juan Carlos Elizalde monsinorearentzat, “Aita santua, bakearen eragilea da, eta izango da”. Bizikidetzaren aldeko euskal esperientzia azpimarratu du Elizak munduari eskain diezaiokeen ikaskuntza gisa.
  • Florencio Rosello monsinoreak, bere ustez, hurrengo aitasantutza markatuko dituzten erronkak zerrendatu ditu: bakea, pobreak, migrazioa, guztion etxearen zaintza, eta abusuen aurkako borroka. “Ebanjelioaren, bere baitako kontuak dira —esan du— gustatu edo ez, erdi-erdian jarraituko dute”.

Gotzainak bat etorri dira sinodalitatearen garrantzia azpimarratzeko orduan, “guztion eliza”, eta baita, laikoak elizako gobernu-ataletan sartzean ere.

Fernando Prado monsinoreak bakearen aldeko apustua berretsi du

Europan arnasten den gerra-giroa” eta gerra negozio bihurtzeko tentazioa deitoratu ditu: “Sarritan –salatu du– arma-industriaren eta interes politiko ilunen tresna gisa erabiltzen da gatazka. Kristau bide bakarra, nekaezin, bakearen eta elkarrizketaren alde lan egitea da. Politikariei bakean eta guztion ongian tematzeko eskatu behar zaie”.

Hurrengo urratsak: paperetik ekintzara

“Bake eta itxaropen kit-aren” ekimena ez da adierazpen hutsean geratuko. Datozen hilabeteetan, Iruñea-Tutera, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako elizbarrutiek pastoral materialak eta proposamen zehatzak prestatuko dituzte —otoitza, formazioa, elkartasun keinuak—, parrokiek, ikastetxeek eta familiek, konfiantza eta anaitasun guneak eraiki ditzaten.

Gotzainek, errealitatea, pazko begiez begiratzeko gonbita egiten dute: “Geldiarazten duen beldurraren aurrean, mobilizatzen duen itxaropena”. Benetako bakea, “justu eta iraunkorra” loratu nahi duen ereintza apala, Jesusen edozein ikasle dagoen tokian aurkitu daitekeela diote.

 

PRESTA DITZAGUN “BAKE ETA ITXAROPEN KIT-AK”. Beldurraren eta zalantzaren aurrean kristau hautabide bat: