Hiriko Udalekuak 2025
2024-2025 ikasturtea amaitu ondoren, Hiri Udalekuen ekimen berri bat ospatu zen Donostiako elizbarrutiko Migratzaile eta Irakaskuntza ordezkaritzek antolatuta.
Jatorri ezberdinetako 6 eta 12 urte bitarteko familietako 70 haurrek, hainbat jolas-jarduera egiteko aukera izan zituzten ekainaren 23tik 29ra. Ekintza horiei guztiei esker, lagun berriak egin, museoak ezagutu (Albaola, Cementos Rezola…), Ondarretako hondartzaz gozatu edo Ulia mendira txangoa egin, kirolaz gozatu, jolastu, tailerretan parte hartu… ahal izan zuten.
Hainbat ekimenek, adiskidetasun-loturak sustatzeaz gain, hazkunderako gune seguru eta dibertigarria ahalbidetu dute, eta horrek esperientzia oso positiboa erraztu du.
Aurten, Hiriko Udalekuak-en baitan, Batxilergoko 40 gaztetik gora, udalekuan parte hartu zuten begirale lanak eginez.
Udalekuen egitaraua prestatzea eta aurrera eramateaz gain, prestakuntza gune bat izan zuten, non gure hiriko hainbat errealitate ezagutu zituzten, batzuetan ezkutuan daudenak; hau guztia, erakundeen eta sektore behartsuekin lan egiten duten pertsonen testigantzen bidez jaso zuten. Euren bizipenak ere partekatu zituzten, ahazten joan den komunitate batean; hau da, euren zerbitzua fedearen bidetik ospatuz.
Esperientzia hau guztia, beste behin ere, familien eta gotzaindegiko langileen laguntzari esker gauzatu zen, otorduak edo sortzen joan ziren beharrak prestatzen laguntzera hurbildu baitziren.
Erakunde askoren lankidetza ere ezinbestekoa izan zen. Bai haurrei zein gazteentzat antolatutako jarduerak erraztuz, edo era guztietako dohaintzak eginez jarduerak antolatu zitezen.
Oraingo honetan, Hiriko Udalekuek, Iparraldeko Jesuiten Hezkuntza Fundazioko ikastetxeetako pastoral eta hezitzaile talde baten parte hartze berezia izan zuten; hauek, udalekuetako zein auzolandegietako jarduerak prestatu eta gauzatu zituzten.
Helburuen betetze-mailaren adibiderik onenetako bat Hiri Udalekuak amaitu ondoren familiek helarazitako mezuetako batean islatzen da:
Talde antolatzaile osoari, boluntarioei eta talde osoari, eskertu nahi diet neska-mutilentzat udaleku hau berezia eta zoragarria egin izana.
Harritu egiten nau nire semea hain irekia eta zoriontsua ikusteak, hori, ez dut askotan sumatzen. Benetan, eskerrik asko, sentitzen baitut kultura-aniztasunera irekitako gune honek, neska-mutilak askoz erosoago sentiarazten dituela jatorria kontuan hartu gabe. Batzuetan pentsatzen dugu migrazio prozesuak helduei bakarrik eragiten digula, eta haurrek zama horren zati handi bat eramaten dute eurekin. Prozesu bera bizi duten haur gehiagorekin partekatzea, oso lagungarria da haientzat.
Jainkoak bedeinka zaitzatela denak, eta mila esker zuen ahalegin eta maitasunagatik.
Hiriko Udalekuak, hau da, Donostiako elizbarrutiko Migratzaile eta Irakaskuntza ordezkaritzek, apaltasunez, etorkizun argitsuago horretarako urratsak ematen jarraituko dute.
Argazkiak hemen ikusi ditzakezu