Blog

“Arduratuz”: adingabeak eta pertsona kalteberak babesteko programa

“Arduratuz”: adingabeak eta pertsona kalteberak babesteko programa

Donostiako gotzaina. Fernando Prado, elizbarrutiko pastoraltzako eragile eta laguntzaile guztiek, adingabeak eta pertsona zaurgarriak abusuen aurrean babesteko eta prebenitzeko funtsezko prestakuntzako ikastaro batean parte hartu behar dutela adierazi du. Ikastaroa  “Arduratuz” programaren parte da.

Azaroaren erdialdean hasiko den ikastaro hau Adin txikikoa Babesteko Elizbarruti arteko Bulegoak prestatu du, Familien Aholku Etxearekin (FAE) batera eta derrigorrezkoa izango da, besteak beste, apaiz, pastoral eta hezkuntza eragile zein Caritaseko langile guztientzat.

Gotzainak bere gutunean azaltzen duen moduan: “Elizbarrutiko gotzainaren erantzukizun garrantzitsuetako bat fededun guztien ongia babestea eta ziurtatzea da, batez ere Jesusek oso maiteak dituenen ongia: txiroenak eta behartsuenak, adin txikikoak, normalean, arrazoiaren erabilera burutugabea dutenak, eta zuzenbideak babes berbera aitortzen dien beste batzuk; hori guztia Elizaren egitekoaren funtsezko osagaia da”.

Ikastaroa ziurtatua izango da, eta Elizako kideak abusuen prebentzioan trebatzea du helburu, arrisku egoerak antzemateko eta horien aurrean jarduteko beharrezko tresnak emanez. Donostiako Elizbarrutiak abusuen prebentzioan sakontzeko eta jardunbide egokiak gizarteratzeko urrats zehatzak ematen jarraitzeko hartutako konpromisoaren barruan kokatzen da ahalegin hori.

“Donostian, ‘Arduratuz’ izena duen prebentziorako oinarrizko programa xume bat garatu nahi izan dugu, eta elizbarruti osora zabaltzea nahi dut. (…). Nire nahia da parrokietako, kuriako eta ikastetxeetako apaiz eta pastoraltzako eragile guztiek (…) ikastaro hau egitea, eta, horrela, egiaztatzea Gipuzkoako Elizan urrats zehatz eta egiazkoak ematen jarraitzen dugula abusuen auzian sakontzeko”, azpimarratu du gotzainak.

Ikastaro berezia prestatu dute parte hartuko duten talde bakoitzarentzat: apaizak, parrokietako pastoraleko eragileak eta laguntzaileak, kuriako eta Caritaseko langileak, eskola publikoetako erlijio katolikoko irakasleak eta hezkuntzako eragileak. Ahalegin oso-oso hau bat dator Elizak pertsona ahulenak babesteko eta eliz-elkartearen barruan espazio seguruak ziurtatzeko duen egitekoarekin.

Gotzainak, bere eskutitza, zera esanez amaitzen du: “Elizan gertatutakoagatik barkamena eskatzea beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Garrantzitsua da gehiegikeriarik gabeko etorkizunarekin dugun konpromisoa, eta gure esku ditugun baliabideekin, horretan tematzea ere”.

Izena eman

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izena eman

 

Hemen irakur dezakezu Gotzainaren gutuna bere osotasunean.

 

Argazkia: Bixen Vergara