Blog

Nizeako Kontzilioaren oroitzapena, batasun eta anaitasun Pazko baten alde

Nizeako Kontzilioaren oroitzapena, batasun eta anaitasun Pazko baten alde

Ekumenismoko eta Konfesio-arteko Harremanetako ordezkariaren idazkia (Amalia Navarro)

2025 honetan Nizeako lehen Kontzilio Ekumenikoaren (DC 325) 1700 urteak ospatzen dira, hau da, garai zailetan eta kultura desberdinetatik, erabaki bateratuak hartzeko eraren adibide paregabea. Garai hartan, kristau sinesbidearen oinarriak sortu ziren: ondare bikaina, Elizen bizitzak eta fedeak mendeetan zehar lekukotasuna emana, eta giza zibilizazioaren bidearen eragilea izan dena.

Pazko kristauaren data kalkulatzeko modua ere Nizean erabaki zen; udaberria hasi ondorengo lehen ilargi betearen hurrengo igandea, alegia. Egutegi desberdinen erabilerak bereizten du Pazko eguna Ekialdearen eta Mendebaldearen artean, eta, beraz, data, tarteka-marteka egun berean ospatzen da.

2025. urtea Eliza guztiek Pazkoa data berean ospatuko duten urtea da. Baina, gaur egun, ospakizun honek, itxaropen berri bat behar duen garai batean, garrantzi handiagoa hartzen du. Nizeako Kontzilioa lekukotasun bateratu horren hasiera indartsua izan da Elizarentzat, errealitate osoa argitzen duen eta anaitasun martxan jartzeko konpromisoa hartzeko indarra ematen duen Mendekoste berri baten indarrarekin.

Hortik ondorioztatzen da Eliza guztiei, Ekialdean eta Mendebaldean, dei sendoa egiten zaiela Pazko-data bateratu batean ados jartzeko ahalegina egiteko, munduaren aurrean testigantza bateratuaren hasiera berri bati, bizia emanez. Izan ere, fede bakarraren tradizio desberdin eta aberatsen batasunaren eta elkarrekiko aitorpenaren lekukotza ematea, ekarpen erabakigarria izango litzateke bakearen bilaketa neketsu eta dramatikorako, eta gizateriaren bizikidetza global zoriontsuaren eta herri bakoitzaren berezko nortasunerako eskubidearen arteko adiskidetzerako… Izugarria da Elizaren Lehen Kontzilio Ekumenikoaren jaraunspena!

Gaur, apirilak 20, igandea, Fernando Prado Ayuso gure gotzainak Pazkoa ospatu du Donostiako Artzain Onaren katedralean. Mariano Manescu Errumaniako Eliza Ortodoxoko apaiza ere bertan izan da. Bien artean mezuak trukatu dituzte, beste behin, Eliza Katolikoaren eta Ortodoxoaren arteko hurbilketa erakutsiz. Jesusek Aitari eskatutako batasunaren aurrerapauso bat: “denak bat izan daitezela”.