José Tolentino de Mendonça kardinalak Deustuko Unibertsitatean emaniko hitzaldiaren kronika.
2025 urte honetan Jubileu Urtea eta Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko José Tolentino de Mendonça, monsinore kardinal portugaldarrak, Vatikanoko Kultura eta Hezkuntzarako Dicasterioko prefektua, bisitan dabil Gipuzkoan barrena. Egonaldi horren baitan, gaur, ikertzaile, irakasle eta hezkuntza-eragileei zuzenduta, “Fe, educación y cultura en la era de la inteligencia artificial” izeneko hitzaldia eskaini du Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean.
16:30etatik 18:00etara ospatu da saioa unibertsitateko Foro aretoan, eta adimen artifizialak hezkuntzaren, kulturaren eta fedearen eremuetan dituen erronkak sakondu ditu bertan.
Palabras de presentación del obispo Mons. Fernando Prado
José Tolentino de Mendonça, monsinore kardinalaren hitzaldiaren aurretik, Donostiako gotzainak, Fernando Prado monsinorea, bildutakoak agurtu ditu topaketa honen garrantzia azpimarratuz:
“Ohorea da elkarrizketa eta hausnarketa partekatuko gune honetan agurtzea, Unibertsitatearen baitan, non gaur, pentsamendu sakona, sentiberatasuna eta, kultura eta espiritualtasun garaikidearekiko konpromisoa duen pertsona dugu gure artean: José Tolentino de Mendonça, egungo Kultura eta Hezkuntzako Dicasterioko Prefektua”.
Jarraian, Prado monsinoreak bere esker ona adierazi die errektoreari, ekitaldira hurbildutako agintariei, eta bereziki unibertsitateko irakasleei; baita Gipuzkoako eskola katolikoko zuzendari eta hezitzaileei ere. Jubileu Urtearen hasiera honetan eta Donostiako elizbarrutiaren 75. urteurrenean, kardinala hemen izatea den aukera paregabea dela gogoratu zuen.
Gotzainak, kardinal portugaldarraren ibilbidea nabarmendu du, eta artean apaiz eta proiekzio handiko idazle zela ezagutu zuenekoa ekarri du gogora:
“Bera portugaldar idazle ospetsua izateaz gain, Eskritura Santuko irakasle ona Lisboako Unibertsitatean. Ni, orduan, liburu-editorea nintzen, talentua zuten idazleen atzetik ehizean nenbilen, erlijio-liburuaren esparruan, Jainkoaren herriarentzako baliabide espiritual eta hezitzaile onak eskaintzeko”.
Hitzaldian, Prado monsinoreak Jose Tolentino de Mendonçarekin izandako lankidetza literarioaren hastapenak ekarri ditu gogora, eta nola kardinala erreferentzia bihurtu den gazteleraz eta portugesez irakurtzen duten irakurle askorentzat; Hacia una espiritualidad de los sentidos edo Elogio de la sed idazlanak nabarmenduz. Gainera, “fedearen eta arrazoiaren artean, espiritualtasunaren eta kulturaren artean, gizakiaren galdera sakonenen eta Ebanjelioaren erantzun beti irekien artean zubiak eraikitzeko” duen gaitasuna nabarmendu du.
Azkenik, gotzainak kardinalari harrera egiteko gonbitea luzatu die bertaratutakoei, “ez urrutiko pertsona bat bezala, baizik eta Unibertsitatean elkarrenganako konfiantza eta hausnarketan, gurekin hitz egitera datorren norbait bezala”. “Mila esker eta Ongi etorri. Ongi etorri, Eminentzia! Eskerrik asko une hau gurekin partekatzeagatik”, esanez eman die amaiera Prado monsinoreak bere hitzei.
Jose Tolentino Mendonça kardinalaren hitzaldia
Kardinalak azalpen aberatsa garatu du oinarri teologikoetan, eta baita ere hezkuntza-erakundeek bizi duten garai-aldaketaren aurrean, duten eginkizunari buruzko hausnartu du. Hasiera-hasieratik, Elizaren irakasletzan eta, zehazki, Ex Corde Ecclesiae Konstituzio Apostolikoan oinarritzearen garrantzia gogorarazi du:
“Gogo hori, bat dator Vatikanoko II. Kontzilioak, Gravissimum Educationisen eskutik, Elizaren goi mailako eskolen zerumuga gisa, zera adierazi zuenean:, «arreta guztia arazoetan eta azken aldiko aurkikuntzetan jarri, zehatzago [ikus dadin], nola fedea eta arrazoimena, harmonikoki, egiara bideratuta dauden» (ik. 10) ”.
Kardinalak “egiaren bilaketa sutsua” nabarmendu du (j. 2 de Ex Corde Ecclesiae) eta unibertsitate katolikoek, beren nortasuna ahaztu gabe, etengabeko berrikuntzarekin duten konpromisoa. Ildo horretan, azpimarratu du hezkuntzako eliz erakundeek “etorkizuneko laborategi handiak” izan behar dutela, eta, aldi berean, haien memoria eta horiek oinarritzen dituen misioa zaindu behar dituztela. Horregatik, Jose Tolentino de Mendonça monsinorearentzat, “ezinbestekoa da beti bi hitz bateratzea; berrikuntza eta kontzientzia hartzea”.
Lehen eta bigarren hezkuntzan lan egiten dutenei ere zuzendu zaie, Frantzisko Aita Santuak adimen artifizialaren inguruan (elkarrizketan jardun eta bereizkuntza) egindako deia gogora ekarriz. Aipatu duzunaren arabera:
“[…] denok gara jakitun adimen artifiziala gero eta presenteago dagoela gure eguneroko bizitzaren alderdi bakoitzean, pertsonalean zein sozialean. Eragina du mundua eta gure burua ulertzeko dugun moduan”.
Kultura eta Hezkuntzarako Dikasterioko Prefektuak, ere azalpenean, hezkuntzaren alorrean “arrazoizko arrisku” baten beharra azpimarratu du, izan ere, hori beti baita konfiantzazko ekintza bat, eta berritasunera irekitzeko era. Eta gogorarazi du, gaur egun, “arrazoizko arrisku” horrek teknologiaren aurrean ikuspegi etiko eta pertsonalista izatea dakarrela berarekin:
“Etikoaren lehentasuna arlo teknikoaren gainetik, pertsona gauzen gainean jartzea, materiaren aurrean espirituaren nagusitasuna; gizakiaren zioari mesede egingo zaio, baldin eta ezagutzak kontzientziarekin bat egiten badu”.
Tolentino de Mendoça monsinoreak, adimen artifizialaren dimentsio politiko eta antropologikoan ere sakondu du, Frantzisko Aita Santuak defendatzen duen “algor-etika” delakoa aipatuz, eta “bitarteko erakunde sozialak” sortzeko premia nabarmendu du hezitzaileak eta erabiltzaileak ordezkatuko dituen sentsibilitate etikoa bermatzeko. Bere hitzetan:
“Ez da nahikoa gailuak eta algoritmoak ikertu eta proiektatzen dituztenen sentsibilitate moralean konfiantza jartzea, baizik eta beharrezkoa da bitarteko gizarte erakundeak sortzea, erabiltzaileen eta hezitzaileen sentsibilitate etikoa ordezkatua egon dadin […] ”.
Hitzaldiaren azken txanpan, itxaropenak unibertsitateko hezkuntzaren eta ikerketaren eragile gisa duen garrantzia azpimarratu du:
“Itxaropena ez da osagarria edo behin-behinekotasuna. Sustrai ontologikoa du. Itxaropena falta denean, bizitza falta da. Unibertsitate giroan bizi dena, ezin du etsipena onartu. Itxaropena gure egitekoa da. Ez da azaleko baikortasuna, baizik eta modu justuan arriskatzen jakitea”.
Era berean, Deustuko Unibertsitateak, eta Gipuzkoako zentro katoliko guztiek, pertsona, beren hezkuntza misioaren erdigunean jartzen jarrai dezaten gonbidatu ditu kardinalak:
“Deustuko Unibertsitateak, eta gure ikastetxe katolikoek, izan daitezela benetako leku bat non gizakiaren balioa beti erdi-erdian egon dadin; altxorrik preziatuenaren pare”.
Irakasle, ikertzaile eta pastoral eragile ugari izan diren ekitaldia, bizkortze teknologikoak mahaigaineratzen dituen erronkei buruzko hausnarketa-gune bihurtu da, batez ere, adimen artifizialaren eremuari dagokionean.
Jose Tolentino de Mendonça kardinalak ikuspegi integratzailea eskaini du, antropologia kristauan eta Elizaren hezkuntza-proposamenean errotua; gogorarazi du, tradizioarekiko fideltasuna, berritasunarekiko etengabeko irekitasunarekin ez dagoela kontrajarria.
Deustuko unibertsitatean buruturiko jardunaldi hau, zalantzarik gabe, urrats esanguratsua izan da 2025eko Jubileu Urtea eta Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko. Irakasleei zein eliztarrei gonbidatu zaie, XXI. mendeko kultura digitalaren eta prestakuntzaren erronkei –kontzientziaz eta itxaropenez– elkarrekin aurre egitera.
- Descarga aquí la ponencia íntegra en texto.