Apaizen omenaldia (2024)
Gaur, apirilak 22, Donostiako Elizbarrutiko zenbait apaizek urteurren ezberdinak ospatu dituzte apaiz lanetan; 25, 50 edo 60 urte. Eguerdian, Donostiako Seminarioko elizan, Fernando Prado gotzain jauna buru zela, meza ospatu dute. Ondoren lagunarteko bazkaria.
Bere homilian, gure gotzain Fernandok zera ekarri zuen gogora, “biltzen gaituzten egun hauek Krismal Meza dira eta, bertan, gure apaiz-promesak berritzen ditugu lagun dugun Jaungoikoaren herriarekin batera; egun honetan ere, esanahi maitagarria duen anaiarteko bategite bat ospatzen dugu: apaiz-lanean 25, 50 edo 60 urte betetzen dituzten anaiei harrera egitea.
Fernandok historia pixka bat egin zuen zenbait gauza gogora ekarriz. “behin, gure egin genuen jasotako dei bat, eta erantzun bokazionatu, eskuzabal, ausart batekin erantzun genuen. (…). Esker ona da, gaur, gure kanta. Alaitasuna kantatu genuen orduan deika zenuten Jainkoari eman zenioten bai zintzoari, baita deika eta behar zintuzteten Elizari ere. Bidean aurrera jarraitzen dugu”.
Ospakizunak atzera begiratu bat ematera gonbidatzen gaituela adierazi zuen ere: “ez iragan urte ugariengatik inolako malenkonian sakontzeko, baizik eta guztia non hasi zen hobeto ulertzeko; nondik ibili garen, asmatutakoak eta ikasitakoak ikusteko, une honetan nola eta non kokatzen garen ikusteko”.
Ildo horretan, Joan Paulo II.aren milurtekoaren hasierako esaldi bat ekarri zuen gogora: “Gogoratu dezagun iraganari esker onez, bizi oraina ilusioz, eta begiratu etorkizuna Itxaropenez”.
Fernandok azpimarratu zuen “herriaren zerbitzura” dagoen Jainkoaren Hitza, guztion bizitza bideratzen duen gida dela. Eragiten digu eta konprometitzen gaitu. Azpimarratu zuen “bere zerbitzariak garen Jainkoaren misterioak, ez direla gure hitzaz bakarrik helarazten, baita gure bizi-testigantzaz ere. Gure hitzei eusten dien bizitza baten alde”.
Gure gotzainak bizitza-proposamen bat egin zuen: “Gure bizitzak ez ditzala Jaunaren argia eta grazia itzali, baizik eta benetan tresna eta bide izan gaitezen Jainkoaren argiak ilunpeak uxa ditzan hainbeste pertsonen bizitzan”. Eta gogoratu zuen “Artzain Onaren mandatariak eta ministroak garela, eta Elizan bat eginda sentitzen garela gure herriko artzainarekin eta Pedrorekin, gure artzain unibertsalarekin. Komeni zaigu ez ahaztea; Pedrok, gaur egun, Frantzisko izena du.
Sermoiaren amaieran, beste behin, Fernandok eskerrak eman zituen: “Mila esker zuen bizitzak eman dutena eta gaur egun ematen dutenagatik. Zuek gabe, Elizbarruti hau ez litzateke izango gaur egun dena. Eutsi gogor eta bizirik, fedea eta itxaropena mantenduz eta indartuz. Gure Arantzazuko Amari eskatzen diogu bedeinkapena. Baita ere San Inazio gure patroiari. Jaunak bedeinka gaitzala. “Ad multos annos”, anai maite-maiteak”.
Ondorengo bideoan, Jon Molinak, omenduetariko batek, apaiz ibilbidearen zenbait hausnarketa topatuko dituzu.