Florencio Roselló jaunari artzapezpiku-palioa jartzea
Aita Santuak Espainian duen nuntzioak, Bernardito Auza monsinoreak, metropoli-palioa ezarri zion joan den igandean, urriak 6, Florencio Rosello Avellanasi, Iruñeko artzapezpikua, Iruñeko Katedralean ospaturiko eukaristia baten baitan.
Bertan izan ziren Iruñeko artxidiozesiko gotzainak, hala nola, Fernando Prado, Donostiako gotzaina, Santos Montoya, Calahorra-La Calzada eta Logroñokoa, eta Fernando Jarné, Jakako bikario nagusia, bere gotzainaren ordezkari gisa.
Halaber, Mikel Garciandiak, Palentziako gotzaina, Juan Carlos Elizaldek, Gasteizkoa, eta Alberto Verak, Mozambikeko mesedetako-gotzainak ere parte hartu zuten, baita Javier Urosek, Olivako monasterioko abadeak ere. Mintegietako errektoreak eta Nafarroako erakunde ezberdinetako ordezkariak ere bertaratu ziren.
Apezpikuek fededun askoren kidetza izan zuten, eta baita 70 apaizena ere; guztiek babestu zuten Rosello ekitaldi garrantzitsu honetan. Intsignia jarri izanak metropoliko artzapezpikuek Aita Santuarekin duten komunioa, eta bere eskumenean dauden elizbarrutiak gidatzeko betebeharra adierazten du.
Aita Santuaren eskutik
Florencio Rosellok, ekainaren 29an, San Pedro eta San Pauloren gorentasuna, kutxa baten barruan zegoen artzapezpiku-palioa jaso zuen Frantzisko Aita Santuaren eskutik Erromako San Pedro basilikan ospaturiko ekitaldi batean.
Ondoren, dagokion Aita Santuaren nuntzioak, artzapezpikuaren katedralean bertan ezarri zion palioa, artxidiozesi elkarte osoak ospakizunean parte hartu zezan. Eukaristia bertaratutako guztien txalo zaparradarekin amaitu zen, katedraleko musika kapera azken pieza jotzen ari zen bitartean.
Homilian zehar, ospakizunak, Aita Santuarekiko bere bategitea berritzen zuela nabarmendu zuen Rosellok. Palioa sorbalda gainera eramaten dela aipatu zuen, ardi galduarekin kargatzen duen Artzain Onaren irudia jasotzen duelako: “Zuetako bakoitza zarete ikur hori, denok, tupust egiten baitugu noizbait”. “Nire sorbalden gainean, nire bizitza baino gehiagoren zama eman behar dut”, erantsi zuen. Eta argi utzi zuen artzapezpiku izatea “ez dela pribilegioa, zerbitzua baizik”. “Zerbitzatzeko nago hemen”.
Gainera, zera adierazi zuen Rosellok, abusu kasuak aintzakotzat hartuta, palioak, gaur egun, “pisu handiagoa duela”. “Elizak bere erantzukizuna onartu nahi du, eta barkamena eskatzen dut gehiegikeriengatik”, esan zuen. Gainera, fideltasuna eta konpromisoa bilatu behar dira gaineratu zuen. Gaur egun “epe laburreko leialtasuna baitago”, adierazi zuen.