Blog

Aita Santuaren mezua Garizumarako: “Gabiltza elkarrekin itxaropenean”

Aita Santuaren mezua Garizumarako: “Gabiltza elkarrekin itxaropenean”

Aita Santuak, Jubileu Urteko Garizumarako bere mezuan “elkarrekin ibiltzeari” buruz hausnartzen du, konbertsiorako hiru aukera planteatuz: erromes bezala, sinodalitatean, eta itxaropena.

“Errautsen penitentzia-zeinua buruan, Garizuma Santuaren urteroko erromesaldiari ekingo diogu, fedean eta itxaropenean”, adierazi du Frantzisko Aita Santuak 2025eko Garizumako liturgia-garaiko mezuan: “Gabiltza elkarrekin itxaropenean”.

Garizumarako, aurten martxoaren 5etik apirilaren 17ra ospatuko da, “Jubileu-urtearen graziaz aberastua”, Frantzisko Aita Santuak gogoeta egiten du “itxaropenean elkarrekin ibiltzearen inguruan”, eta baita “Jaungoikoaren errukiak, denoi, modu pertsonal eta komunitarioan, helarazten digun konbertitzeko deiak aurkitzeak” duen esanahiaz.

Etorkinak eta erromesak

“Ibiltzeari” buruz, Frantziskok adierazi duenez, “Jubileuaren leloak, “Itxaropenean erromes”, Israelgo herriak agindutako lurrerantz egindako bidaia luzea gogorarazten du, Exodoaren liburuan kontatua; esklabotzatik askatasunerako bide zaila, Jaunak maitatua eta gidatua, bere herria maite duena eta beti leial zaiona”.

“Konbertitzeko deia, denok garelako erromesak bizitzan”, sortzen da hortik. Eta ondorengo galderak egiten ditu: nola uzten diot neure buruari itauntzen baldintza horrengatik? Benetan bidean nago edo apur bat geldirik, estatiko, beldur eta itxaropen faltarekin; edo pozik nire erosotasun eremuan? Bekatu egoeretatik eta duintasun faltatik askatzeko bideak bilatzen ditut? Garizumako ariketa aproposa litzateke etorkin edo erromes baten errealitate zehatzarekin aurrez aurre jartzea”.

Sinodalitatera bihurtzea

Bigarrenik, “Elizaren deiera, elkarrekin ibiltzea da, sinodalak izatea”, esanez, “Espiritu Santuak geure baitatik irtetera bultzatzen gaitu, Jainkoarengana eta anaiengana joateko, eta inoiz ez geure baitan giltzapetzera”, adierazten du.

Eta bigarren dei bat mahaigaineratzen du, kontzientzia-azterketa eginez, “sinodalitatearekin bat egitea”; “besteekin ibili, entzun, gure beharrez soilik arduratuz, autoerreferentzialtasunean giltzapetzeko tentazioa gainditzea”.

Itxaropen bihurtzea

Azkenik, “bide hori elkarrekin promesa baten itxaropenean bizitzeko gonbidapena egin du. Huts egiten ez duen itxaropena (Rm 5,5), Jubileuaren mezu nagusia, izan bedi guretzat Pazko garaipenerako garizuma-bidearen zerumuga”, dio.

Eta horrekin batera, “konbertsioaren hirugarren deia: itxaropenarena, Jainkoarenganako eta haren promesa handiarenganako konfiantzarena; betiereko bizitza. Geure buruari zera galdetu behar diogu: uste osoa dut Jainkoak nire bekatuak barkatzen dituela, edo bakarrik salba banaiteke bezala jarduten dut? ”

Frantzisko Aita Santuak zera gogorarazten digu: “Jesukristorengan Jaungoikoaren maitasunari esker, huts egiten ez duen itxaropenak babesten gaitu (Rm 5,5). Itxaropena “arimaren aingura” da, segurua eta irmoa. Bertan, Elizak “denak salba daitezen” erregutzen du (1 Tm 2,4 )».

Aita Santuaren mezua, bere osotasunean, hemen, gaztelaniaz eta euskaraz, irakurri dezakezu.