Blog

Enrique Ormazabal Echeberriaren Diakonoko Ordenazioa: Beste Pauso bat Zerbitzuko Bidean

Enrique Ormazabal Echeberriaren Diakonoko Ordenazioa: Beste Pauso bat Zerbitzuko Bidean

Artzain Onaren katedrala ospakizun solemne eta hunkigarri baten bilgunea izan zen Hirutasun Santuaren Egunean. Jai liturgiko honek, Fernando Prado gotzainak gogoratu zuen bezala, Jainkoaren misterioari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, beti “gure hitz-gaixoek esan dezaketena baino askoz handiagoa”. Testuinguru honetan, Enrique Ormazabal Echeberria diakono ordenatua izan zen gotzainaren esku-ezarpenaren bidez, bere bokazio-bidean mugarri bat den ekitaldi esanguratsua.

Ospakizuna hasi aurretik, Gloriaren eta salmoaren kantuak kantatu ziren. Bertaratutakoei ongietorria eman ondoren, zera azpimarratu zen; “Kristok zerbitzariak, deika eta hainbat dohain eta karisma banatzen jarraitzen du Jaungoikoaren Elizaren zerbitzura”. Liturgiak Biblia-irakurketekin jarraitu zuen, Jainkoaren jakinduriari buruzko Esakune Zaharren liburuko pasarte bat, eta San Paulo apostoluaren gutunak irakurriz — Enriqueren anaietako batek, eta bere neska-lagunak irakurriak, hurrenez hurren—, eta Jesusek Egiaren Espirituaz hitz egiten duen San Joanen Ebanjelioarekin amaituz.

Gotzainaren Homilia: Diakonotza, Zerbitzua, eta Lau Hurkotasunak

Gotzaina, bere sermoian, apaizei, diakonoari eta bere lagunei, eta bildutako kristau-elkarteari zuzendu zitzaien. Enriquerentzat eta berarekin zeudenentzat egun pozgarria zela esan zuen. Gotzainak, Enriqueren ordenazioa, bere apaiz ministeriorako bokazioan, “bere bidean, mugarri txiki bat” eta “beste urrats bat” dela adierazi zuen.

Gotzainak Enriqueren diakono-izaera azaldu zuen:

  • “Igaro-aldi garaia” da, eta presbitero-zerbitzurako prestaketa, “nahitaezko igaroaldia” izanik, nahiz eta iragankorra izan, sakontzen du “Elizan antolatutako egiteko ororen esanahi sakonean”.
  • Diakono bezala, Enriquek, “hitzaren ospakizunean Elizak ematen dion erantzukizuna, gotzainari eta gainerako apaizei laguntzeko ardura izango du, baita, errito eta sakramentu batzuetan liturgien laguntza emateko garaian, eta, batez ere, Diakonoen Elizak nahi duen bezala, pobreen zerbitzu eta laguntzara emana”, Elizaren jatorrizko tradizioarekin bat eginez.
  • Gotzainak zera azpimarratu zuen, “Diakonoa izateak zerbitzaria izatea esan nahi du, sakramentuzko komunitatearen aurrean zerbitzatua izatera etorri beharrean, zerbitzatzera etorri zen Kristo”. Azpimarratu zuen hau dela zerbitzu guztien izaera sakonena.
  • San Agustin aipatuz, Gotzainak “Cum vobis pro bobis” (zuekin kristaua naiz, zuentzat gotzaina) printzipioa ekarri zuen gogora, hau da, ministerioa “zerbitzu bat, komunitatearekin eta komunitatearentzat dela”. Klerikalismoaren aurka, ohartarazi zuen, “pro bobisa”, botere pertsonal gisa, gaizki ulertzen denean sortzen dela, “besteentzat zuen zerbitzura nago” izan beharrean. Benetako agintea, esan zuen gotzainak, “autoritate morala izango da, ez botere hutsa”, “zure bizitzaren santutasunak” eta “ardura pastoralaren” fruitu: “zerbitzatzeko ardura, denak Jainkoarengana erakartzeko ardura, batez ere behartsuenei, gaixoenei gehien behar dutenei laguntzeko ardura”.

Azkenik, Gotzainak lau aholku eman zizkion, Frantzisko Aita Santuaren “lau hurkotasunak” izenekoak:

  1. “Beti Jainkoagandik hurbil bizi”: eguneroko otoitz pertsonalaren bidez, zerbitzari batek Jainkoarekin egon behar baitu, “bere bidetik ez urruntzeko”.
  2. “Elizarekiko” eta “zure gotzainarekiko hurbiltasuna”: elizbarrutiko zein Eliza unibertsalarekiko laguntza aurkitu eta batasuna bermatzeko.
  3. “Zure anaia apaiz eta diakonoekiko hurbiltasuna”: izan ere, “Inoiz ez baita ez osasuntsua ez eta ona, bakarrik ibili nahi izatea”, funtsezkoa da bizitza partekatzea eta elkarri laguntzea.
  4. “Jainkoaren herriarekiko hurbiltasuna”: herria, zerbitzuaren “funtsezko kokapena” da, harengandik jasotzen baitu fedea. Gotzainak zera nabarmendu zuen “Artzain bat bere herririk gabe… ez da inoiz ezer” eta “Inoiz ez zaizu faltako zure herriaren maitasuna, trukean, maitasuna zabaltzen baduzu eta eurenganako zerbitzua, maitasunez bizi ezkero”.

Diakono bezala, zerbitzatzearen garrantzia erakuts dezala, eta Bergarako parrokoari lagun diezaiola Enriqueri eskatuz amaitu zuen bere homilia gotzainak.

Ordenazio eta Sagarapenaren erritoa

Ordenazioa, hautagaiaren aurkezpenarekin hasi zen. Seminarioko errektoreak, Juan Pablo Arosteguik, Enrique Ormazabal Echeberria gotzaina aurkeztu zion, eta honek, kristau herriari galdetu ondoren, bere gaitasunaren berri eman, eta diakonoen ordenarako aukeratu zuen.

Ondoren, azterketa ospatu zen, eta gotzainak Enriqueri hainbat galdera solemne egin zizkion. Eta honek “Bai, nahi dut”, edo “Bai, zin dagit” esanez erantzun zion.

Azkenik, Enriquek, Gotzainari, eta bere ondorengoei errespetua eta obedientzia agindu zien. Santuen letaniaren ondoren, Gotzainak eskuak ezarri zizkion, ordenazioaren keinu nagusia, eta, ondoren, sagarapen-otoitza errezatu zen.

Otoitz honetan, Fernando Prado monsinoreak erregutu zion Jainkoari bidal ziezaiola Enriqueri bere Espiritu Santua, “zazpi dohainen zure graziaz sendoturik, zerbitzua leialtasunez bete dezan”. “Bizimodu ebanjelikoa, maitasun zintzoa, behartsu eta gaixoak laguntzeko prest, autoritate diskretua, hutsegiterik gabeko garbitasuna, eta bere betebehar izpiritualak betetzea” erregutu zuen, zerbitzatzera etorri zen Kristorena eginaz, zeruan, Harekin errege izatea merezi dezan.

Gero, otoitzaren ondoren, bi zeinu sinboliko egin ziren: Enrique, diakonoaren berezko jantziekin jantzi zen (estola gurutzatua, eta dalmatika). Ondoren, on Fernando Pradok, Ebanjelioen Liburua eman zion, “irakurtzen duena fede bizi bihur dezala, sinesten duena erakuts dezala, eta irakasten duena bizi dezala” eskatuz.

Liturgia Eukaristikoa eta esker onak

Zeremoniak, liturgia eukaristikoarekin jarraitu zuen, non Gotzainak, eukaristia otoitzean, Kristo betiereko apaiz, eta morroi obediente bezala gogoratu zuen, zerbitzu ororen iturri, eta bakea eta batasuna eskatu zituen Elizarentzat.

Azkenik, Enrique Ormazabal Echeberriak, hunkituta, Jainkoari eskerrak eman zizkion “amildegitik erreskatatzeagatik, nire bizitzari zentzua emateagatik, bokazio hau oparitzeagatik, eta baldintzarik gabe maitatzeagatik”. Esker ona adierazi zion Ama Birjinari, bere familiari. Bereziki, bere aitona Jose Mariri, Eukaristiagatik, bere “amona Mañoliri” biloba fraide bat desiratzeagatik, eta bere gurasoei Jainkoaren borondatea irakasteagatik. Bere anaiei, lagundu dioten gotzainei, bere koadrilari, hainbat erakundetako irakasle eta kideei, eta hartu duten parrokia eta komunitateei; Bide Neokatekumenaleko komunitatea barne, “Jainkoaren hitzarekiko maitasun sakona” erakutsi izanagatik. Efeta eta Emauseko taldeei ere eskerrak eman zizkien euren laguntzarengatik. Azpimarratu zuen, “apaiz-bokazioak ez da bizitza triste bateranzko bidea, pozez betetako bat baizik”, eta Jauna dela zereginerako gaitasuna ematen duena, bere laguntza luzatuz, eta inoiz bakarrik ez utziz.

Corpus Christiren hurrengo solemnitateen inguruko, eta Jesusen Bihotzaren bederatzigarrenari buruzko iragarkien oharren ostean, azken bedeinkapena emanez eman zitzaion amaiera ospakizunari.