Blog

Migratzailearen eta errefuxiatuaren munduko 110. Jardunaldia 2024: Jainkoa bere herriarekin dabil

Migratzailearen eta errefuxiatuaren munduko 110. Jardunaldia 2024: Jainkoa bere herriarekin dabil

Datorren irailaren 29an, Donostiako Elizbarrutiak bat egingo du, “Jainkoa bere herriarekin dabil” lelopean antolatuko den Migratzailearen eta errefuxiatuaren Munduko 110. Jardunaldiarekin. Frantzisko Aita Santuak sortutako egun berezi honetan, Elizaren alderdi ibiltaria nabarmentzen da, eta gure anai-arreba migratzaileengan arreta berezia jarri du, beraiek baitira abian dagoen Elizaren ikur garaikidea irudia.

Bere mezuan, Frantzisko Aita Santuak, era sinodalean, bidaia bat elkarrekin egitera gonbidatzen gaitu; benetako herria lortzeko, oztopo eta mehatxu guztiak gaindituz. Bidaia honetan, funtsezkoa da bere herriarekin batera oinez dabilen Jainkoaren presentzia antzematea, urrats bakoitzean gida eta babesa eskainiz. Elkarrekin ibiliz bakarrik iritsi ahal izango gara urrutira, eta bide batez, gure bidaiaren helburua lortu.

Migratzaile eta Errefuxiatuen Munduko Jardunaldia, irailaren 29ko ekitaldi liturgiko guztietan ospatuko da. Aurten, ekitaldi nagusia Azkoitian ospatuko da, Andre Maria Zeruratzearen elizan, 11:30etan hasiko den Eukaristia baten eskutik. Ondoren, jolas eta jai-giroko hainbat ekintza egingo dira bertan biltzen diren guztiei zuzenduak.

Gogoeta, otoitz eta topaketa jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen dugu fededuna, Jainkoak, gure anaia migratzaile bakoitzean duen presentzia aitortuz eta ospatuz. Zuen zain gauzkatzu!

Kanpainako materialak:

 

Harpidetu doan InfoElizaren WhatsApp komunitatera eta zure telefonoaren erosotasunetik Gipuzkoako Elizaren gaurkotasunaren berri izan. Modu errazean egin dezakezu bat esteka honi esker edo “ALTA” mezua 689 105 191 zenbakira bidaliz.