Blog

126. gotzainen Osoko Bilkura

126. gotzainen Osoko Bilkura

Azaroaren 18tik 22ra arte, Fernando Prado Donostiako gotzaina Espainiako gotzainekin bilduta egon da 126. Osoko Bilkuran. EGBko (Espainiako Gotzainen Biltzarra) presidente den Luis Argüello monsinorearen ongietorri-hitzaldiarekin eman zitzaion hasiera ekimenari, eta, ondoren, Bernardito Auza monsinoreak, Espainiako nuntzio apostolikoa, hartu zuen hitza.

Argüello monsinorea: itxaropen eta karitatez ibiliz

Hitzaldiaren hasieran, Luis Argüello monsinoreak otoitz egin zuen GOIDIko biktimen oroimenez, eta sortu den elkartasun olatu handia azpimarratu zuen. Gogora ekarri zuen ere, 2024ko urriaren 11n hil zen Vicente Juan Segura monsinorea, Valentziako gotzain laguntzaile emeritua. Gainera, berriki izendatuak izan diren gotzain berriak zoriondu zituen .

Bere hitzaldian, Valladolideko artzapezpikuak itxaropena eta, jakina, Kristoren maitasuna presente egotea nahi izan zuen, eta batzarrean landuko ziren gaiak aipatu zituen. Zera mahaigaineratu zuen; Espainiako bizitzaren errealitatea (hazkunde demografikoa, etxebizitza, lana, politika, uholdeak eragindako hondamendia), ‘krisi baten balioa’ (begirada katoliko batera hurbiltzea, berriro galdetzeko eta barrura begiratzeko beharra), eta ‘Osoko Bilkuraren (Sinodoa, Bokazio Pastoraltzaren Kongresua) gaiak’.

“Bizi dugun unea aukera paregabea izan daiteke! Hala izango da gure begi argituek Jauna historiatik igarotzen dela deskubritzen badute, eta gure bihotz sendotua maitasun handienari ematen bazaio herri batean bere oinatzetatik ibiliz. Elkarrekin”.

Misa por la DANA

En el marco de la Asamblea, una de las actividades destacadas fue la celebración de la Santa Misa que los obispos celebraron el martes 19 en la catedral de la Almudena, en memoria de las víctimas de la DANA y de todos los afectados. La celebración Eucarística fue presidida por el arzobispo de Valencia, monseñor Enrique Benavent. Los obispos también han abordado durante la Plenaria a la situación generada por la DANA.

Meza GOIDI dela eta

Batzarraren baitan, jarduera aipagarrienetako bat gotzainek asteartean, hilak 19, DANAko biktimen eta kaltetu guztien omenez, Almudenako katedralean ospatu zuten Meza Santuaren ospakizuna izan zen; Enrique Benavent Valentziako artzapezpikuak gidatu zuen meza. Gotzainek,Osoko Bilkuran zehar ere, DANAk sortutako egoera landu zuten.

Osoko Batzarreko gaiak

Gotzain Batzordeek eta EGBko beste erakunde batzuek 126. Osoko Bilkuran landu zituzten gaietan funtsezko ekimenak sartzen dira, besteak beste, adingabeak babesteko bulegoen koordinazio eta aholkularitza zerbitzua, PRIVA, eta Konponketa Osoko Aholku Batzordea martxan jartzea.

Era berean, Migrazioetarako eta Giza Mugikortasunerako Azpibatzordearen “Atlantikoko abegia” proiektua, eta Gazteria eta Haurtzarorako Azpibatzordearen Gazte Pastoraltzaren esparru-proiektua jorratu zituzten, besteak beste.

Elizaren bizitzan garrantzitsuak izan diren hiru gertakariri buruz ere eztabaidatu zen: joan den urrian Erroman ospatu zan Gotzainen Sinodoa; 2025eko Jubileua eta EGBren partehartzea “Itxaropenean erromes” goiburupean antolatutako deialdietan; baita ere, Bokazioen Kongresu Nazionala, misiorako deituen batzarra, alegia. Berau, Madrilen, 2025eko otsailaren 7tik 9ra ospatuko da.

Beste gai batzuk

Azaroko Osoko Bilkuran ohikoa den bezala, gotzainek 2025erako Elizbarrutien arteko Funts Amankomunaren eta Gotzainen Batzarraren aurrekontua aztertu dute. Abside taldearen (TRECE eta COPE), Elizaren Sostengurako idazkaritzaren, araudia betetzeko organoaren eta Manos Unidas-en egungo egoerari buruzko informazioa ere jaso dute. Gainera, Ayuda a la Iglesia Necesitada elkarteak Redweek ekimena aurkeztu du, hau da, bere fedeagatik munduan jazarritako kristauen errealitateari jakinarazteko.

Osoko Bilkuran, Gotzain Batzordeetako presidenteek euren jardueren eta egitasmoen berri emateko aukera izan zuten.