Blog

Jubileu urtea: 172 gazteren sendotza Artzain Onaren katedralean

Jubileu urtea: 172 gazteren sendotza Artzain Onaren katedralean

 

Donostiako Artzain Onaren katedrala pozez bete zen, bai larunbatean eta bai igandean Sendotzaren ospakizunaren eskutik. Izan ere, elizbarruti osoko parrokia eta ikastetxe ezberdinetatik etorritako 172 gaztek (18 urte edo gutxiagokoak), kristau sarbideko prozesua amaitu zuten katedralean, bi eukaristien eskutik:

 

Data Ordua Gazte kopurua
2025eko maiatzak 17 19:00etan 112
2025eko maiatzak 18 19:00etan 60

Zorionak guztioi!

 

 

Argazkiak: Flickr