24 ordu Jaunarentzat
Martxoan, urteroko legez, Frantzisko Aita Santuak Garizumako gurtza eta aitorpen garai bezala bultzatu zituen, “24 ordu Jaunarentzat” ospatuko da.
“Mundua salbatzeko etorri naiz” (cfr. Jn 12,47) da aurten leloa, eta bereziki gogoan izango da munduko bakearen aldeko otoitza, eta gure elizbarrutiko bokazioen aldeko otoitza.
Urtero bezala, “24 ordu Jaunarekin” Artzain Onan ospatuko da; katedrala 24 orduz egongo da zabalik. Gauean, sarrera, Ate Santutik izango da.
Ospakizunak, Meza Santuaren (19:00etan) eskutik, martxoaren 13an, ostirala, hasiko dira. Martxoaren 14an, larunbata, Garizumako IV. Igandeko arratsaldeko Mezarekin (19:00etan) emango zaio amaiera.
Gurtza Eukaristikoan zehar, hainbat apaiz, nahi duenarentzat, konfesatzeko prest egongo dira.
Gutiok parte hartzera deituak gaude, eta Jainkoari eskerrak ematen dizkiogu, Jesukristoren dohaina, gure Bakea, Eukaristian izateagatik.

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira