Blog

Biziera Sagaratuaren Mundu Jardunaldia

Biziera Sagaratuaren Mundu Jardunaldia

«Hemen nauzu, Jauna, egin bedi zure nahia» lelopean ospatzen da, otsailaren 2an, Biziera Sagaratuaren XXVIII. Mundu Jardunaldia, eta Jaunaren Aurkezpenaren jaiarekin egiten du bat urtero. Jardunaldi honek Elizarentzako eta munduarentzako pertsona kontsakratuen dohaina gogorarazten du; Bizitza Sagaraturako Apezpikuen Batzordeko gotzainek egun honetarako mezuan adierazten duten bezala, “Espiritu Santuak entzute eta bereizketa komunitarioaren bidez goiargitutako modu eta karismen aberastasuna”.

Are gehiago, adierazi nahi dute «Hemen nago!» adierazpena, indar guztiarekin, «Hemen gaude!» bihurtzen dela. “Ez bakarrik kristau batek «ni» esaten duenean «gu» esaten duelako, baizik eta bizi garen uneko, gu, eliza, eta egungo Bizitza Sagaratukoak gonbidatzen gaituelako geure burua eskaintzera eta prest egotera elkarte gisa Jainkoaren borondatea bilatzea, ahalegintzea, eta egitea, bidean dagoen Jainkoaren herriaren baitan”, diote gotzainek mezuan.

Gotzainen mezu osoa hemen irakurri dezakezu.

  • Azpeitia – Loiolako Santutegia, Capilla de la Conversión – otsailak, 2 – 17:00 h.
  • Donostia – Capilla Residencia Universitaria Compañía de María C/Estella-Lizarra, 2 junto a Plaza Easo. – otsailak, 10 – 16:30 h.
  • Donostia – Artzain Onaren Katedrala – otsailak ,4 – 18:00 h.
  • Hondarribia – Carmelitas Descalzas, Jaitzubia auzoa, 249 junto a Endanea – otsailak,10 – 17:00 h.
  • Zumarraga – Merzedariatan, Mercedarias de la Caridad, San Gregorio Kalea, 1 – otsailak, 10 – 17:00 h.