Delegatuen bilera Loiolan
Joan zen maiatzaren 9an, osteguna, Gotzain Ordezkarien edo Euskal Herriko Elizbarrutietako Kontenplaziozko Bizitza Kontsakratuaren idazkaritzako zuzendarien bilera ospatu zen Loiolako Santutegian. Manuel Gomezek (Gasteiz), Ernesto Bilbaok (Bilbo), Jesus Maria Galdeanok (Iruñea) eta Ignacio Echartek (Donostia) parte hartu zuten lan-mahaian.
Bildutakoek, lau lurraldeetako kontenplazioko bizi-monasterioetako esperientziak aztertu zituzten, eta “Espirituaren garaietan”, XXI. mendean kontenplaziozko karisma ezberdinak nola bizi daitezkeen aztertu zuten.
Jaungoikoak hirugarren milurteko honetarako espero duen bideari jarraituz, Sinodalitatea (Frantzisko Aita Santua), 2024-2025 ikasturterako oinarri bezala, elizbarrutien arteko heziketa berraztertu da.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira