Harreraren eta fedearen eredu partekatua
Joan den igandean, irailaren 29an, Azkoitian ospatu zen 2024ko Migratzaile eta Errefuxiatuen Munduko Jardunaldia; kultura aniztasunean eta fedearen inguruko batasunean oinarritutako ekitaldia. Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltzak antolatu zuen jardunaldian, kultura ezberdinetako pertsonak batu ziren “Jainkoa bere herriarekin dabil” lelopean. Hau da, jardunaldi honetako mezu nagusia argia izan zen oso: Jainkoa gure aldamenean dabil, eta etorkizun hobeago baten bila datozenei ateak eta bihotzak zabaltzeko gonbidatzen gaitu.
Hasiera-hasieratik, Azkoitia herri abegikorra izan zen, jai-giroa eta espirituala gainditu zituen topaketa bat egitea erraztuz. Leire Atxegak, pertsona migratuen pastoraleko ordezkariak, “Jainkoa bere herriarekin ibiltzeaz gain, bere herrian ere ibiltzen dela” azpimarratu zuen. Gizarteak ahulenei begiratu behar diela azpimarratu zuen: behartsuei, baztertuei, fedeak harrera egitera deitzen gaituenei.
Ekitaldiak bi zati izan zituen. Alde batetik, jolas-ekimenak, non hainbat kolektibok euren kultura eta esperientziak partekatu zituzten. Eta, bestetik, Azkoitiko Jasokundearen parrokian ospatu zen Eukaristia. Felix Azurmendi parrokoa izan zen buru elizkizunean; bere alboan, Loiolako Santutegiko ordezkaria egon zen, eta baita beste apaiz batzuk ere.
Meza une garrantzitsua izan zan Jainkoari eskerrak emateko bizitako eta sortutako guztiagatik, migratzaileak gizartearen ehun sozial eta espiritualean integratzearen garrantzia aitortuz.
Ubuntu zuhaitzaren inguruko ekimen sinboliko batekin amaitu zen jardunaldia. Hau da, guztiok gara zuhaitz beraren besoak, eta pertsona guztien duintasunean oinarritzen da. Ordezkariaren hitzetan, “denok bat gara, ez dago desberdintasunik”; batasunaren sinboloa. Keinu hori mundu inklusibo eta solidarioago baten alde elkarrekin lan egiteko beharraren oroigarri izan zen.
Topaketan, harrera eta abegia oso garrantzitsuak direla espiritualtasun kristauaren funtsezko zutabe gisa nabarmendu zen, eta, fededunentzat, migratzaileak integratzeko erronka ez dela soilik soziala edo kulturala, baizik eta sakonki espirituala dela azpimarratu zen. “Ez diogu beldurrik izan behar integratzeari, hurbiltzeari, gurekin ibiltzera gonbidatzeari”, adierazi zuen Leirek, eta zera azpimarratu zuen, migratzaileekin elkartzea aukera bat dela gure harrera-gaitasuna aztertzeko.
Ekitaldian Gipuzkoa osoko kolektiboek parte hartu zuten, Caritas Azkoitia eta herriko udalaren lankidetzari esker, funtsezkoak jardunaldiaren antolaketan. Egunak, gainera, Azkoitia, duela 700 urte sortu zeneko ospakizun ekitaldiekin bat egin zuen.
Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltzak, pertsona migratzaileak hobeto integratzea ahalbidetuko duten bide berriak zabaltzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du. Topaketa hau ekimen, harrera eta abegiz betetako pastoral ikastaroaren hasiera besterik izango ez delakoan, Leirek zera gaineratzen du: “ez dezagun ez hesirik ez mugarik jarri, ateak eta leihoak irekitzeko ausardia izan dezagun
- Argazkiak: Flickr