Zilarrezko Euskadi saria
Idatz, elizbarrutiko liburu-denda, Gipuzkoako Liburu-Denden Elkarteko partaidea da, eta erakunde honek, Zilarrezko Euskadi saria eman dio Mario Calabresi kazetari eta idazle italiarrari gaztelaniazko narratibaren atalean, Salir de la noche lanagatik. Euskarazkoan Goiatz Labandibarrek jaso du saria, Zoo lanagatik. Komiki eta album-irudi sailaz gain, Xabier eta Martin Etxeberriaren (gidoia) Artxipelagoa lana aukeratua izan da, eta Alex Sanvinek (ilustrazioa) eta Sergio Sedyasak (kolorea) ere saria jaso dute.
Rosa Tapiak, Idatz elizbarrutiko liburu-dendako arduradunak, ez du zalantzarik izan Calabresiren Salir de noche lana bereziki goraipatzeko: “Uste dut ondo merezitako saria dela, ez bakarrik literatura lana eta gaiaren kalitateagatik, oso interesgarria delako, baizik eta baita argitaratuta dagoen moduagatik eta proposatzen duen hausnarketa pausatuagatik ere. Hitzaren botereaz mintzo da, epaiketa ideologiko azkarren aurrean hausnartzeko beharraz, alegia.
Frantzisko Aita Santuaren adierazpen batzuren arabera, “gatazka global arriskutsu baten erdian, ezin dugu geldirik egon”, kultura eta erlijio guztietako ikertzaileen arteko topaketak eta lankidetzak, eta Elizaren eta munduaren arteko elkarrizketak elikatzen duten ‘kulturaren diplomazia’ premiazkoa da, betiere egia errespetatuz eta “hiltzen duten” ideologiarik gabe.
Idatz, Jainkoa aurkitzeko liburu-denda
Rosa Tapiak ere Idatz liburu-dendaren balio erantsia nabarmendu nahi izan du: “liburu denda bat gara baina ikuspegi espirituala dugu kultura, pentsamendua eskuratu eta Jainkoarengana hurbiltzeko. Humanismoari buruz hausnartzeko gune bat eskaintzen dugu, gizakiaren errealitate osoari irekia, eta horrek bereizten gaitu. Liburuak saltzeaz gain, humanismoari sarrera eskaintzen diogu gure ikuspegi erlijiosotik”.