Seminarioaren Eguna: «Aita bidali artzainak»
Datorren igandean, abenduaren 8an, Ama Birjina Dohatsu Sortzez Garbiaren solemnitatean, Seminarioaren Eguna ospatuko da. «Aita bidali artzainak» lelopean, apaiz-bokazioen alde otoitz egiteko deia egingo da. Igandean biltzen dena Seminarioaren alde izango da.
Bezperan, hilak 7, Bilboko eta Donostiako elizbarrutiko seminarioek topaketa, eta ondoren Eukaristia bat ospatuko dute Fernando Prado gotzaina buru dela; Errenterian ospatuko da 19:00etan. Meza hurrengo goizean ikusi ahal izango da ETB1en, eta eitb.eus-en.
Seminarioaren Egunean, baiezko eskuzabal hori eman duten guztiak gogoratzen ditugu, eta beren bokazioan, egunero berritzen jarraitzen dutenak. Beren deiera aztertzen diharduten gazteen alde ere eskatzen dugu, gure otoitzaren babesa eta Espiritu Santuaren bultzada senti dezaten, Jaungoikoaren deiari erantzuteko eta euren bizitzak Jaungoikoaren herriaren ardurari emateko prest egon daitezen.
Artzain izatea fedean elkarrekin ibiltzeko deia da. Poztasun eta erronketan alboan egotea, gure kristau-elkarteetan Jainkoaren presentzia biziaren adierazgarri izatera. On Fernando gotzainak, “Harengan gure itxaropena” bere azken gutun pastoralean zera dio:
“Bokazio-kultura horrekin egiten dut amets gure Gipuzkoako Elizan, non dei eta erantzunaren gako horretan bizitzea proposatzen diegun gazte guztiei, eta altxortzat hartzea zer esan nahi duten gure apaizengan eta Jainkoari sagaratutako pertsonengan ditugun zerbitzu-bokazioek. Elizbarrutia heziketa serioa bultzatzen ari da, gazteei hazten eta euren bokazioari kristautasunez erantzuten laguntzeko, baina gonbidapena eta bide-laguntza guztion kontua da. Ez diezaiogun geure familietan ministerio ordenaturako edo biziera sagaraturako bokazio bereziak balioesteari, nahi izateari eta bultzatzeari utzi” (109. zenbakia. 30. orria).
– Baliabideak: