Blog

Gizaki Salerosketaren aurkako Otoitz eta Hausnarketaren XI. Munduko Jardunaldia

Gizaki Salerosketaren aurkako Otoitz eta Hausnarketaren XI. Munduko Jardunaldia

Gizaki Salerosketaren aurkako Otoitz eta Hausnarketaren XI. Munduko Jardunaldiaren baitan, itxaropen eta konpromiso handiz, Pertsona Migratuen arreta Pastoraltzak, Pertsonen Salerosketaren aurkako Eguna (otsailak 8) ospatzera gonbidatu nahi du kristau elkartea.

“Egun honek aukera ematen digu pertsonen salerosketaren errealitateari buruz hausnartzeko, eta giza eskubideen urraketa larri horren aurkako borrokatzeko”. ‘Itxaropenaren enbaxadoreak: Bat-eginik pertsonen salerosketaren aurka ‘izango da aurtengo jardunaldiaren leloa.

Goiburu honen bidez, Pertsona Migratuen arreta Pastoraltzak, gutako bakoitza “gure kristau-elkarteetan, aldaketarako eta itxaropenerako eragile” izan daitekeela gogoratu nahi du.

Parrokietan, eliz mugimenduetan, komentuetan, ikastetxeetan… jarduerak antolatzea errazteko, oso lagungarriak izan daitezkeen material batzuk daude prest.

– Pertsonen salerosketari buruzko hezkuntza-baliabideak.

– Jarduera eta otoitz bateratuen inguruko proposamenak: Vigilia de Oración

– Konpromisoa hartzeko eta biktimak laguntzeko moduari buruzko informazioa.

Pertsona Migratuen arreta Pastoraltzak, era batera edo bestera biltzera eta gai garrantzitsu honen inguruan kontzientzia eta ekintza sustatzen duten jarduerak planifikatzera animatzen zaituzte.

Aipatutako materialak jaso nahi badituzu, edo galderaren egin nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan Pertsona Migratuen arreta Pastoraltzarekin: pastoralmigrantes@elizagipuzkoa.org / 943 28 50 00. Pozik lagunduko dizute.

Datorren larunbatean, otsailaren 8an, Errenteriako San Juan Bosco parrokian (Sorgintxulo 25) arratsaldeko 17:15etan ospatuko den Zine Foruma da Pertsonen Salerosketaren Egunari begira antolatu den ekimenen adibide bat. “Sonidos de Libertad” filmaren emanaldiaren ondoren, bateratze-lana egingo da (20:00etan), hots, parte hartu nahi duten pertsona guztiekin egingo den afari partekatu baten aurretik (21:00etan).

Pertsona Migratuen arreta Pastoraltzak, aldez aurretik, Pertsonen Salerosketari aurre egiteko lankidetza eta konpromisoa eskertzen ditu: “Elkarrekin, pertsonen salerosketaren aurkako borrokan ahots indartsua izan gaitezke, eta itxaropena eskain diezaiekegu gehien behar dutenei”.

“Afortunada”. Bizitzaren dohaina eguneroko itxaropenarekin berritzen den oparia da. Afortunada Santa Bakhitaren izena da; bizitza eredu handia, eta baita itxaropenaren enbaxadorea. Ildo beretik, Pertsonen Salerosketaren Eguneko (otsailak 8) “Afortunada” posterrak, zenbait ezaugarri ditu. Hau da, sinbologia zehatza.

Irudian, gaueko ordurik ilunenaren ondoren sortzen den egunsentiko Argia agertzen da. Argiak, berpizkunde-mezu bat gogorarazten du; gauaren edo bizitzaren iluntasunak egun berri baten argiari bidea ematen dion unea da, eta horrekin batera, hasiera berri baten aukera.

Zubiak, berriz, “iragan” batetik gurutzatzea irudikatzen du. “Etorkizun hobe” baterantz doa arima. Trantsizio eta lotura honek, Kristorengan oinarritutako eraldaketa sozial sakon batera daraman gainditze pertsonalerako bidaia ere iradokitzen du.

Gurutzeak, zubiaren ezkerraldean, fedea, sakrifizioa eta berrerospena irudikatzen ditu. Bere indar jainkotiarrak lagundu egiten du, eta zentzua ematen die erronkei ausardiaz eta itxaropenez aurre egiteko; lurrekoa arlo transzendentalarekin lotzen du.

Boligrafoak eta liburu zuriak, Jainkoak gizakiari bere bidea aukeratzeko eman dizkion itxaropena eta askatasuna irudikatzen dute. Pertsona bakoitzak erabakitzen du, bere istorioa, Aitaren barkamenaren eta errukiaren argitan idatzi ala ez. Bere orrietan, gaitasuna galdu dutenentzat, ametsak eta nahiak islatzen ditu; itxaropenaren lekuko bihur dadila sinesteko, amets egiteko….

Azkenik, Jainkoak, gizakiarengan duen ilusioa gogora ekarri nahi duen elementua da kandela. Piztutako kandelak, iluntasunaren eta minaren erdian dir-dir egiten duen itxaropenaren argia gogorarazten du.