Katekisten erretiroa: “Itxaropen erromes”
Katekesi Ordezkaritzak katekistentzako garizuma erretiroan parte hartzea gonbidatzen zaituzte. Martxoaren 21 ostiralean 18:30an hasi eta larunbatean, martxoaren 22 17:30etan amaituko da. Loiolako Gogartetxean izango da eta Iñaki Abaunz Diakonoa eta Arantxa Agirre laikoak zuzenduko dute.
“ITXAROPEN ERROMES” goiburuarekin, Jubileu urte honetan gogoeta eginez, gure espiritualitatea elikatu nahi dugu. Eta erretiroa Laikoen Jubileu ekitaldiarekin amaituko dugu: Loiolako Ate Santua igarotzeko aukera izango dugularik, meza elkarrekin ospatuz.
Izen-ematea bidaltzen dizuegun esteka honetan egin dezakezue: https://forms.office.com/e/Y1T46Qk2j7
Helbide honetara mezu bat bidaliz ere egin dezakezue: haurnerabe@elizagipuzkoa.org
Topaketaren kostua 60 eurokoa da. Eta ordainketa egiteko bi aukera izango dituzue, eskuz bertan, edo Ordezkaritzako Kontu korrontean sartuz: ES45 2095 5001 081062711816 (ordainagiria ekartzea edo helaraztea eskertuko genizueke).
Garizuma garaia egokia zaigu gure eguneroko erritmoan geldi une bat egin eta otoitz giroan gure barnera begira jartzeko.
Laster arte esanez agurtzen gara. Elkar topatuko garen esperantzan. Zuen zain gaude!