Blog

Konklabearen aldeko Otoitzaldia Artzain Ona katedralean (asteazkena, 19:30)

Konklabearen aldeko Otoitzaldia Artzain Ona katedralean (asteazkena, 19:30)

Frantzisko Aita Santuaren heriotzaren eta hileten ondoren, kardinalak maiatzaren 7an hasiko den konklabearen aurreko Kongregazioetan bilduta daude jada.

Hau horrela izanik, asteazken honetan otoitzaldi berezia prestatu dugu, Pazkoko gure Jaunaren agerpenak gogo-berrituz, laster konklabea hasiko duten kardinal guztien alde otoitz egiteko, Espiritu Santuari eskatzeko gida ditzala Jainkoak oparitu nahi digun artzainaren hautaketan.

Arratsaldeko zazpiak eta erdietan bilduko da Elizbarruti osoa Artzain Ona katedralean Gotzainaren ondoan.

Oso ospakizun berezia izango da.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira