Blog

Fernando Prado Ayuso monsinorea Huesca eta Jakako gotzain berriaren kargu-hartzean

Fernando Prado Ayuso monsinorea Huesca eta Jakako gotzain berriaren kargu-hartzean

Joan den larunbatean, ekainak 14, Huescako elizbarrutiak Pedro Aguado Cuestaren gotzain kargu-hartzea ospatu zuen, Huescako eta Jakako gotzain berri gisa, alegia. Frantzisko Aita Santuak aukeratutako gotzain berriak, Leon XIV.aren eskutik hasten du bere bidea.

Gure gotzain Fernando, Huescako katedralean ospatu zen ekitaldian parte hartu zuen gotzainetako bat izan zen. Bizitza Sagaratuko Institutuetarako prefektu emeritua buru den João Braz de Aviz brasildar kardinalak ospatu zuen eukaristia.

Pedro Aguado Cuesta eskolapioa, Bilbon jaio zen (1957), eta 1982ko ekainaren 13an apaiztu zen. Hau da, 43 urte eta egun bat geroago, joan den larunbatean, gotzain izendatu zuten.

Huescako gotzain berriak, Eukaristian zehar, bi helburu dituela jakinarazi zituen.

Bat, pertsonen ondoan ikastea eta ibiltzea, lan zehatzak egiten ikasteko. Berarentzat sinodo hitzak horixe esan nahi du: elkarrekin ibiltzea. Adierazi zuen bezala: “Esan nahi dizuet ni ez nagoela honetarako prestatuta, eta ez dudala egitarau jakinik. Ez dakit hemen dagoen apezpikuren bat prest sentitzen zen ardura horretarako gotzain egin zutenean. Nik, behintzat, ez. Eta pozten naiz publikoki esan ahal izateaz, horrela zuekin ikasi ahal izango baitut ”, adierazi zien ekitaldian bildutakoei.

Eta bi, jarrera sinodal: “inor baztertuko ez duen Eliza baten alde egitea, bizi garen mundura irekia”.

Gotzain bezala egin zuen lehen sermoian, Jaungoikoari bere maitasunagatik, eta bere bizitzan zehar izan duen garrantziagatik eskerrak eman ondoren, bere gotzain-goiburuaren berri eman zuen: ‘Scio enim cuí, di’ (Badakit Nortaz fio izan naizen), San Paulok Timoteori idatziriko bigarren gutunetik hartutakoa da. Bizitzan zehar erabaki guztietan lagun izan duen gidaria.

Ekitaldian zehar, bere familia, berarekin egon ziran gotzainak -gure gotzain Fernando Prado euren artean-, elizbarrutia, eta, bereziki, bere lagunartea aipatu zituen. Argi utzi zuen “eskolapioa naiz, eskolapioa izaten jarraituko dut, eta haiekin batera bidean jarraituko dut”.

Artzain bizkaitarrak hiru uste sendotan oinarrituko du bere apezpikutza:

– Ebanjelioa. “Sakonki sinesten dut Ebanjelioaren mezuaren garrantzian. Ziur nago Jesukristo gizakiaren galdera sakonenen erantzuna dela, eta bere proposamenak gure bizitza erabat aldatzen duela ”.

– Eliza xume eta irekia. “Guztiontzako eliza, abegikorra eta bizi garen munduari irekia. Bere nortasuna eta mezua argi dituen eliza, baina bere nortasunaren baitan, inor baztertzen ez dela ulertzen duena. Bekatari sentitzen den eliza, Kristok bekatariengatik etorri zela jakiteaz zoriontsu dena”.

– Eskolapio herentzia. “Calasanzekin (Eskolapioen sortzailearekin) haur, gazte, txiro, komunitate, hezkuntza, bokazio aniztasun eta bizitza, eta misio proiektu bat aurrera eramateko eguneroko borrokan sinesten ikasi nuen”.

Aita Aguadok Magisteritza ikasi zuen eta Nafarroako Unibertsitateko eliz zientzietan lizentziaduna da, baita Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan ere.

Pedro Aguado Cuestaren Gotzain-armarrian bere bizi eta fede esperientzia azaltzen da. Erdian gurutze bat dago: Jesukristo, bere bizitzaren, bere misioan eta Elizaren bizitzan, oinarri baita.

Gurutzea ez ezik, sandalia batzuk ere egon badaude armarrian, eta, era honetan, Eskolapioen fundatzailea du gogoan: “asko ibili izanaren sandalia higatuak, misioari eman izanaren ikurra, nire ibilera izaten jarraitzea nahi dut”.

Armarriak koaderno bat eta arkatz bat ere baditu, hezkuntzarako grinaren sinboloak, bere bizitza eta bokazioa erabat markatzen dutenak.