3 uztaila, 2025
|
Gaurkotasuna, Idazkaritza Orokorra, Kleroaren Ordezkaritza, Obispo D. Fernando, Parrokiak
Donostiako Gotzaindegiko oharra: izendapenak (2025 uztailak 3)
Gotzain jaunak izendapen hauek egin ditu, apaiz batzuei beren parrokien eginbeharretan aldaketak eragingo dizkienak.
Parrokietako parroko berriek, datorren irailaren 1etik aurrera hartuko dituzte kargu berriak bere gain. Kontrakorik esan ezean, kargu berriak bere gain hartzerakoan, aurrez zituzten ardurak bertan behera utziko dituzte.
Parrokietako Gotzain Jaunaren izendapenak
- Asteasuko San Pedro Apostolua, Adunako Andre Mariaren Zeruratzea, Alkizako Tourseko San Martin, Larraulgo San Esteban, Villabonako Tourseko San Martin eta Jesusen Bihotza eta Zizurkilgo San Millan parrokietako parroko eta Zizurkil-Elbarrena auzoko Arantzazuko Andre Mariako arduradun: Ibon ALBERDI URRESTARAZU presbiteroa, Pedro Luis Uranga Urteaga presbiteroaren ordez.
- Mutiloako San Mikel Goiaingerua parrokiako parroko: Iban Vicente MUNILLA EREÑA presbiteroa, aurretik zituen izendapenak mantenduz, Jesús Javier Domínguez Matellanes presbiteroaren ordez.
- Tolosako Andre Maria parrokiara atxikia: Pedro Luis URANGA URTEAGA presbiteroa, bertan behera gelditzen direlarik aurrez zituen izendapenak.
- Bergarako San Pedro Apostolua, Oxirondoko Santa Marina, San Mikel Goiaingerua (Angiozar), Iriaungo San Andres (Elosua) eta Antzuolako Errukiaren Andre Maria parrokietan urte pastorala (diakonotza, presbiterotzarako bidean): Enrique ORMAZABAL ECHEVERRÍA diakonoa.
Kuriako Gotzain Jaunaren izendapenak
- Elizbarrutiko formaziorako Gotzain ordezkaria: Pedro Luis URANGA URTEAGA presbiteroa.
Besteak
- Janvier NSHOKANO ZIHALIRWA presbiteroa: Congoko Bukavu Elizbarrutikoa. Elizbarrutira ikastera eta zerbitzu bat egitera etorri da, Donostiako Elizbarrutian atzerriko apaiz ikasleak hartzeko protokolo orokorraren arabera (Kontseilu presbiteralak onartua, 2024/10/03).
Descarga el archivo en PDF