Ama Birjinaren Egunaren Bezperako Meza
Gaur arratsaldean, abuztuak 14, Koruko Andre Mariaren Basilikan, Ama Birjinaren bezperako meza ospatu da, ospakizunaren buru On Fernando Prado Ayuso Donostiako gotzaina, izan delarik.
Tokiko agintari ugari izan dira bertan, eta Basilika erabat bete da hiriko hainbat tokitatik eta baita Gipuzkoa osotik etorritako fededunekin, Donostiako egutegi erlijiosoan hain errotuta dagoen hitzordu honetan parte hartzeko gogoz.
Ekitaldia amaitzean, Donostiako Orfeoiak “La Salve” interpretatu du, solemnitate handiz, eta bertaratutakoen txalo zaparrada luzea jaso du. Emozioz betetako azken une honek amaiera bikaina eman dio fedea, kultura eta tradizioa hiriaren bihotzean aurkitu diren egunari. Donostiako Ama Birjinaren bezpera, aurten ere, jaunartzearen eta itxaropenaren zeinu bizia izan da elizbarrutiko komunitate osoarentzat.
Fernando Prado Ayuso Gotzainaren homilia hemen ikusi dezakezu
Hemen deskargatu homiliaren PDFa