13 urria, 2025
|
Parrokiak
Otoitz eta testigantza jazarritako kristauen alde.
Familia Santuaren Parrokian otoitz eta testigantza topaketa egingo da datorren asteazkenean, urriak 15, 19:30ean, jazarritako kristauen alde otoitz egiteko. Hitzordua Donostiako Jose Maria Salaberria kaleko 6. zenbakian izango da.
Ekitaldi honek Fundación Pontificia Ayuda a la Iglesia Necesada (ACN España) erakundearen laguntza du, eta informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi sansebastian@ayudaalaiglesianecesitada.org helbidera edo deitu 636 186 095 telefonora.