Juan Maria Aizpurua organistari omenaldia Itziarko Santutegian
Argazkia: DV
Atzo, abenduak 21, Abendualdiko azken igandea, Itziarko Santutegiak omenaldi hunkigarria egin zion Juan Maria Aizpuruari; 100 urte izanik ere, Santutegiko liturgia laguntzen duen organista izaten jarraitzen du.
Elizbarrutiko gotzainak, On Fernando Prado Ayuso, emandako mezan, agintariak eta senideak, eta omeduaren lagun ugari bildu ziren. Juan Maria Aizpurua berak jo zuen organoa Eukaristian liturgi ospakizun guztietan parte hartzen duen abesbatzarekin batera; meza, meza, zirraragarria eta arrunt hunkigarria izan zen.

Ondoren, aintzatespen ekitaldi bat egin zitzaion omenduari bere omenezko liburu bat aurkeztu zelarik; bertan, bere sendiko, herriko argazkiek, Itziarko eta Debako historiaren zati bat ere jasotzen dute. Omenaldia anaitasun bazkari batekin amaitu zen, non omenduak bere auzokide, lagun eta senideen maitasunaz gozatu ahal izan zuen. Zalantzarik gabe, inolaz ere ez ahazteko egun bat.