Opil Solidarioa (Caritas Gipuzkoa)
Jada, ohitura da, eta, beraz, ez ziren lagun gutxi izan, urtarrilaren 5ean, Errege Egunaren bezperan, Gipuzkoa plazara (Donostia) hurbildu zirenak.
Aldundiaren arkupeak ‘aterpe’ goxoa izan ziren goizeko hotzari aurre egiteko; zorionez, zeru urdina, eta eguzki atsegina lagun izan zituen Caritas Gipuzkoaren aurtengo Opil Solidarioak.

Elizaren gizarte erakundeak adierazten duen bezala, “Opil Solidarioa, boluntarioen, langileen, erabiltzaileen, eta Donostia, eta Gipuzkoako zati handi bateko familia askoren topagunea da”.
Beste urte batez, agortu egin ziren Gozoak, Gipuzkoako artisau gastronomia gozoa biltzen duen elkarteak prestaturiko 1.500 opil zatiak. 3 euroko prezioa zuen Opil Solidarioaren VII. edizioko pack-ean, errosko zati eder bat, txokolate beroa, eta opariak topatu zitezkeen.

Gozoa elkartearekin batera, Envaseko, Komaidak, Usabiaga, Panchito kafeak, Eroski eta Ékolo erakundeek elkarlanean jardun zuten Rosco Solidarioa aurrera atera zedin.
Erakunde laguntzaileez gain, ekitaldian zehar entzun eta gozatu ahal izan ziren musika eta dantzak ere, osagai arrunt aproposak izan ziren Opil Solidarioan zehar.
Gure ingurune hurbilenetik hasita, Opil Solidarioa, oso ekitaldi garrantzitsua da mundu hobeago bat eraikitzeko. Beraz, Caritas Gipuzkoak eskerrak eman nahi dizkie ekimena aurrera atera zedin bere aletxoa jarri zuten pertsonei, bai eta boluntarioek izan zuten inplikazioa ere: “hurbiltasun eta maitasun guztia jartzen dute ekitaldi hau aurrera atera dado, erroskoak biltzetik hasi, eta prestaketa zein salmentaraino. A, beti, irribarretsu”.
Opil Solidarioko pack-aren salmentarekin bildutako diru guztiak, Caritas Gipuzkoaren gizarte-ekintza bultzatzeko bideratuko da.