Elizbarrutiko apaizen erretiroa Arantzazun: “Apaiza Jainkoaren gizon, besteen zerbitzura”

Donostiako Elizbarrutiko apaizek, hileroko erretiro espirituala ospatu dute Arantzazuko Santutegian, gure elizbarrutiko zaindaria den Birjinaren altzoan. Giro lasai eta anaiarteko jardunaldia, barneko bizitza berritzeko eta presbiterioaren loturak sendotzeko aukera izan zen.
Erretiroaren gidaria, gure elizbarrutiko apaiza den Fernando Altolagirre izan zen, eta ondorengo gaiaren inguruan egin zituzten gogarteanbildurikoek: “Apaiza Jaungoikoaren gizon, besteen zerbitzura”. Jardunaldian zehar, Jaunarekiko harremanaren garrantzia azpimarratu zen zerbitzuaren iturri gisa, eta baita, herriarengandik hurbil dagoen zerbitzu eskuzabal eta konfiantzazkoa baterako deia.
Erretiroan, apaizekin batzartu zen On Fernando gotzainak parte hartu zuen, eta otoitz-gune hauek zaintzen jarraitzera animatu zituen bildutakoak. Gotzainak jakinmin handia azaldu zuen apaizek erretiro hauetan parte hartzeko orduan, bizitza espirituala zaintzeko eta, aldi berean, presbiterioan apaizen arteko anaitasuna sustatzeko tresna baliotsua direla sinetsita baitago.
Otoitz eta hausnarketa uneen ostean, apaizek, bazkaria eta bazkalosteko ederra partekatu zituzten, partaideen arteko hurbiltasuna eta familia giroa indartzen lagundu zuena.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira