Aita Leon XIV.aren mezua 2026ko Garizumarako
“Entzun eta barau egin. Garizuma bihotz-berritzeko garaia “, Leon XIV.a Aita Santuak, otsailaren 5ean, Santa Ageda egunean (birjina eta martiria) idatzi bat zabaldu zuen aurtengo 2026ko Garizumarako.
“Garizuma da Elizak, ama-jarreraz, Jainkoaren misterioa gure bizitzaren erdigunean berriro jartzera gonbidatzen gaituen garaia, gure fedeak bere bulkada berreskura dezan eta bihotza eguneroko kezken eta deskuiduen artean sakabanatu ez dadin”, adierazi du Aita Santuak.
“Aurten, lehenik eta behin, entzutearen bidez Hitzari espazioa ematearen garrantziaz ohartarazi nahi nuke, entzuteko prestutasuna baita bestearekiko harremanean sartzeko nahia adierazten duen lehen ezaugarria”, gogorarazten digu.
Zera gaineratzen du, “baraua Jainkoaren Hitza hartzeko jarduera zehatza da. (…). Balio du, beraz, «apetituak» bereizi eta ordenatzeko, gosea eta justizia egarria esna mantentzeko, etsipenetik aldenduz, hurkoarenganako otoitz eta ardura bihur dadin hezteko”.
“Barauak bere egia ebanjelikoa gorde dezan eta bihotza harrotzeko tentazioa ekidin dezan, fedean eta apaltasunean bizi behar da beti. «Jainkoaren Hitzaz elikatzen ez dakienak ez baitu benetan barkatzen» (…) Barauak gabetzeko beste modu batzuk ere izan behar ditu, bizimodu soilagoa har dezagun, «soiltasunak bakarrik egiten baitu indartsu eta egiazko kristau-bizitza»”.
Leon XIV.k honooko hau gehitzen du: “abstinentzia modu oso zehatz eta sarritan gutxi preziatua erabiltzera gonbidatu nahi zaituztet, hau da, hurkoari kalte eta min egiten dioten hitzak ez erabiltzera. Has gaitezen hizkera desarmatzen, hitz iraingarriei uko eginez, berehalako epaiketari, aurrean ez daudenei eta beren burua defendatu ezin dutenei buruz gaizki hitz egiteari, kalumniei. Saia gaitezen, aldiz, hitzak neurtzen eta adeitasuna lantzen ikasten: familian, lagun artean, lantokian, sare sozialetan, eztabaida politikoetan, komunikabideetan eta kristau elkarteetan”.
“Gure parrokiak, familiak, eliz taldeak eta erlijioso/a elkarteak Jainkoaren Hitza entzutea, baita pobreen eta lurraren aldarria ere, bizitza komunaren forma bilakatuko den, eta barauak damu erreal bati eutsiko dion bide konpartitu bat egitera deituak daude Garizuman”, azpimarratzen du Elkarrekin atalean Aita Santuak.
Aita Santuaren mezua gonbidapen bat eginaz amaitzen da: “Anai-arreba maiteok. Eeska dezagun Garizuma bizitzeko grazia. (…). Eta konpromisoa har dezagun gure elkarteetan sufritzen ari direnen oihuak harrera ona izan dezan eta entzuteak askapenerako bideak sor ditzan, maitasunaren zibilizazioa eraikitzen laguntzeko prestuago eta arduratsuago bihurtuz”.
2026ko Garizumarako Leon XIV.a Aita Santuaren mezu osoa HEMEN topatuko duzu.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira