Lourdesko Andre Mariaren Hospitalitatearen bilera
Martxoaren 8an, igandean, Lourdesko Andre Mariaren Hospitalitateko 85 kidek, Azitaingo ermitan (Eibar) ospatu zen urteko bileran parte hartu zuten.
10:30ean, hasi zen batzarra, eta memoria irakurtzeaz gain, diruzainak erakundearen kontuen berri eman zuen. Ekitaldian, herriko alkatea, Jon Iraola, eta Patxi Lejardi zinegotzia bertan izan ziren.
Bileran, Elena Cotado Hospitalitatearen egungo presidenteak, Urrezko Domina jarri zion orain arte presidente izan den Lupe Aranzabali. egindako lan guztiarengatik.

Ondoren, meza ospatu zen. Bertan, San Andres parrokiako abesbatzak abestu zuen, eta, on Fernando Prado Ayuso gotzainak, Iñaki Zabaleta, Hospitalitateko kontsiliarioak, eta Pedro Laskurain, Eibarko parrokoak eman zuten meza.
Ondoren, bildutakoak, anaitasunezko bazkarian parte hartu zuten. Bertan izan zen ere, Jean Marie Mushagalusha, Kongoko Errepublika Demokratikoko apaiza.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira