Blog

“Borondate politikoa mobilizatu”

“Borondate politikoa mobilizatu”

Iparraldeko Migrazioen Pastoraltza (Bilbo, Iruñea-Tutera, Gasteiz, Calahorra eta La Calzada-Logroño, eta Donostia), gaurko, martxoaren 21a, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta.

Pastoralak, azpimarratzen du, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, oroimenerako, hausnarketarako eta, batez ere, gure komunitateen ekintza arduraturako deia da. Ez ahaztera gonbidatzen zaigu, jatorriagatik, azalaren koloreagatik edo nortasun kultural edo erlijiosoagatik diskriminazioa jasan dutenak eta jasaten jarraitzen dutenak gogoratzera.

Memoria beharrezkoa da gizarte bidezkoagoak eraikitzeko, iraganeko eta orainaldiko bidegabekeriak onartuz, berriro gerta ez daitezen.

Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka kristauak pertsona ororen duintasunarekin duen konpromisoaren parte ere bada. Eliza gisa, uste dugu, gizaki bakoitza duintasun bortxaezinaren eramailea dela, eta herrien, kulturen, hizkuntzen eta erlijioen aniztasuna, elkartzera eta anaitasunera gonbidatzen gaituen aberastasuna dela.

Gaur, martxoak 21,  Iparraldeko Migrazioen Pastoraltzak, bizikidetzarekin, justiziarekin eta anaitasun unibertsalarekin dugun ahalegina berritzen du. Markatutako, baztertutako eta migratzaileekin batera, komunitate irekiak, abegikorrak eta solidarioak sortzen jarraitu nahi du, non aniztasuna aberastasun eta dohain gisa aitortua izango den, eta pertsona guztiak duintasunez, errespetuz eta berdintasunez bizi ahal izango diren.

HEMEN  sakatuaz Iparraldeko Migrazio Pastoraltzaren (Bilbo, Iruñea-Tutera, Gasteiz, Calahorra eta La Calzada-Logroño, eta Donostia) Manifestua eskuragarri izango duzu.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: