Blog

Osasun Pastoraltzaren Elizbarrutiko Batzarra (2026)

Osasun Pastoraltzaren Elizbarrutiko Batzarra (2026)

Joan den larunbatean, martxoak 21, Elizbarrutiko Osasun Pastoraltzaren batzarra ospatu ze Donostiako seminarioan. Elkar, berriz, ikusteko giroan, elizbarruti osoko ehun bat kidek parte hartu zuten Pastoraltzaren urteroko hitzorduan.

Jardunaldiari hasiera emateko, aurtengo leloa, Zainketa Osasun Pastoraltzan izan zen, eta ondorengo testu ebanjelikoa erreferentziatzat hartu zuten, “Ostatu batera eraman, eta zaindu egin zuten” (Lk 10, 34). Otoitz une baten ondoren, jardunaldiak aurrera egin zuen Alvaro Mosquera Lajasen parte hartzearekin.

Duela ia hogeita hamar urte Bilboko Elizbarrutiko Caritasek bultzatutako Aspaldiko Fundazioko kide da Alvaro. Portugaletekoak eskarmentu handia du zerbitzu psikosozialean, pastoralean, eta baita garapen komunitarioan ere. Bioetika, Psikopedagogia eta Gizarte Hezkuntzako ezagutzak ere baditu.

Deustuko Unibertsitateko (Bilbo-Donostia) irakasleak “Gizatasun ostatuak: Osasun Pastoraltzaren hauskortasuna zaintzea, laguntzea eta sostengatzea” hitzaldia eman zuen. Zaintzaren kudeaketa, eta arreta lortzeko dauden modu desberdinak azpimarratu zituen era argigarrian Alvarok.

Etenaldi labur baten ondoren, batzarrera bertaratutakoek jardunaldiaren bigarren zatiari ekin zioten berriro; Idoia Iturriozek, solasaldi giroan, esperientzien mahai interesgarri bat gidatu zuen.

Isabel Cañeteren, bere pastoral lana adinekoen zentro batean burutzen diharduen boluntarioa, eta Maribel Pizarroren, Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoaren zuzendaria, testigantzak entzun ahal izan ziren.

Elizbarrutiko Osasun Pastoraltzaren batzarrria, eztikiro goxatutako, anaiarteko bazkari batekin eman zitzaion amaiera.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: