Blog

Arantzazu 2026

Aste Santuaren atarian, “Elkarrekin Bidean” Gurutze-bidearen (Arantzazu 2026) informazioa helarazten dizut:

  • Arantzazuko Gurutze-bidea, BIHAR, martxoak 28 (larunbata) ospatuko da.
  • Gipuzkoan zehar 14 autobus osatu dira Gurutze Bidera joateko.

Ordutegia:

  • O8:30ak aldera, topagunerako iritsiera ordua; Arantzazuko igoeraren hasieran dagoen Soraluze (Oñati) hotelaren aurrean.
  • 08:45ean, ibilbidea oinez egingo ez dutenekin, autobusak Arantzazura igoko dira.
  • 09:00ean, Gurutze-bidearen hasiera.
  • 11:45eak aldera Gurutze Bidea, Arantzazura iritsi: otoitzaldi laburra basilikan.
  • 13:00ean, etxeratzeko autobusen irteera.

Artxibo erantsian, aurtengo ekimenaren kartela topatuko duzu.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: