On Fernando Prado Gotzain jaunaren gonbidapena Krisma mezara
Donostiako Elizbarrutiko apaiz, diakono, erlijioso eta erlijiosa, eta Jainkoaren Herri osoari
Donostian, 2026ko martxoaren 25ean
Anai-arreba maiteok,
Aste Santuan, beste urte batez, Jaunaren Nekaldiaren, Heriotzaren eta Piztueraren ger-taera salbagarriak gogoratuko ditugu. Ohitura den bezala, Krisma Meza ospatuko dugu eta bertan olio santuak bedeinkatzeaz gain gure apaizak promesak berrituko ditugu, Asteazken Santuan, apirilaren 1ean, goizeko hamaiketan, Artzain Onaren Gotzain Elizan.
Apaizentzat sakontasun handikoa den Eukaristia honetan, Jaunarekin eta gure artean dugun batasuna estutzen dugu, elkartearen aurrean agerian jarriz apostoluen oinordekoa den gotzainaren inguruan, presbiterio bereko kide garela. Bihotz-bihotzez animatzen zai-tuztet komunio-adierazpen eder honetan parte hartzera eta zuekin meza berezi hau ospa-tzera.
Pazko Hirurrenaren eta Jaunaren Piztueraren ospakizun gozoa opa dizuet guztioi. Jau-nak bedeinka zaitzatela beti. Nire maitasun zintzoenaz.
In Corde Matris,
X Fernando Prado Ayuso, CMF
Donostiako gotzaina
- Deskargatu mezua: PDF
- Emisión en directo desde el canal de YouTube de la Diócesis (11h): https://www.youtube.com/@DonostiakoElizbarrutia-Di%C3%B3cesi/streams
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira