Donostiako Gotzaindegiaren komunikatua
Tokischa kantariak, Koruko Andre Maria basilikaren barruan grabaturiko bideoa komunikabideetan eta sare sozialetan zabaldu izanaren ondorioz, Gotzaindegi honek, honako hau adierazi nahi du:
Donostiako Gotzaindegiak ez du inolako baimenik eman aipatutako elizan ikus-entzunezko lan hori grabatzeko, ekoizteko eta zabaltzeko.
2025eko uztailaren 18an, Visore ekoiztetxeak baimena eskatu zion Gotzaindegiari Donostiako elizbarrutiko elizaren baten barruan eszena labur bat filmatzeko, eta ziurtatu zuen “kontenplaziozko eta errespetuzko unea” izango zela, “elkarrizketarik eta tokiko dinamika etengo duen jarduerarik gabe”.
Proiektuari buruzko informazio gehiago eskatu ondoren, 2025eko uztailaren 21ean ekoiztetxeak zera adierazi zuen: “historia barne-barneko, eta poetiko baten eskutik, euskal kultura sustatzea duen proiektu kulturala zela, eta azaltzen ari garenari are zentzu eta errotze handiagoa emateko, tokiko erakundeen laguntza eta lankidetza izatea bereziki interesatzen zaigu”.
Ekoiztetxearen eta proposatutako artistaren lanak ikertu ondoren, Gotzaindegiak ekoiztetxeari jakinarazi zion, ez ziola baimenik ematen gure elizbarrutiko eliza, eta ermitetan proiektua grabatzeko. Ondoren, produkzio-etxea Andre Maria Basilikako arduradunekin harremanetan jarri zen aipatu proiektua gauzatzeko, baina benetako edukia, eta Gotzaindegitik jada jasotako ezezkoa isilduz.
Bideoa zabaldu, eta sare sozialetan irudien hedapenaren ondorioz, grabazioaren lekuaren eta edukiaren berri izan dugu. Gotzaindegi hau berehala jarri da harremanetan ekoiztetxearekin, aipaturiko basilikan grabatutako irudiak kentzeko, eta grabatzearen ezezkoa gogorarazteko.
Benetan sentitzen dugu leku sakratu bati zor zaion errespetuarekin bateraezinak diren, eta fededunen sentsibilitate erlijiosoa zauritzen duten edukiak egiteko leku sakratu bat behar ez bezala erabiltzea.
Zuzenbide kanonikoaren arabera, leku sakratu batean, gurtzaren, errukiaren eta erlijioaren jardute, eta sustapena bultzatzen duena bakarrik onar daiteke, eta debekatu egiten da tokiko santutasunarekin bat ez datorrena. Gertaera zehatz, eta berezietan, Gotzainak beste erabilera batzuk baimendu ditzake, baldin eta lekuaren santutasunaren aurkakoak ez badira (kontzertuak, erakusketak…).
Gotzaindegia aztertzen ari da, ea ekintza horiek, juridiko edo kanonikoki neurriren bat hartzea eskatzen duten.
Beti, erlijio-sinesmenekiko, eta leku sakratuekiko errespetuzko jarrera izatera gonbidatzen dugu, gure gizartean, elkarbizitza eta ulermen-giroa bultzatuz.
Donostia, 2026ko apirilaren 7a
– Prentsa oharra: PDF
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira