Blog

Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltza, Aita Santuarekin

Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltza, Aita Santuarekin

Lehengo asteazkenean, apirilak 8an, Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoraltzako ordezkaritza batek, Leon XIV kristauon artzaina agurtzeko aukera izan zuen. Gertaera hau, Aita Santuak asteazkenetan izaten duen Audientziaren baitan ospatu zen. Gipuzkoako ordezkaritzak, Italiatik, ondorengo gutuna bidali du:

Donostiako Elizbarrutiko lagun eta adiskide guztiok.

Bihotz-bihotzez partekatu nahi dugu zuekin azken egunotan bizitakoa. Hau da, gure Donostiako Elizbarrutiko Pertsona Migratuen Pastoralaren izenean, Leon XIV.a Aita Santuarekin izandako topaketa.

Apirilaren 6tik 11ra bitartean, 40 pertsona migratuk, eta beste zenbait lagunek osatutako taldea, erromesaldia egiten ari gara Erroman eta Asisen. Bertan, gidari berezi eta espiritual gisa, Felix Azurmendi eta Patxi Aizpitarte apaizak gurekin ditugu. Beraiekin batera, gure artzain eta lagun den Fernando Prado Ayuso, gure Elizbarrutikoa gotzaina ere alboan dugu.

Egia esan, egun hauek zirrara handikoak izaten ari dira, eta, zintzotasunez esanda, sentimendu kontrajarriak ere bizi izan ditugu. Alde batetik, poza handia eta esker ona, aukeratuak izan garelako gure elizbarrutian egunero laguntzen ditugun pertsona migratu ordezkatzeko. Eta, bestetik, ardura handia sentitu dugu gurekin hainbeste istorio, aurpegi eta itxaropen, hona ekartzen genituelako.

Aita Santuarekin izandako topaketa, laburra izan arren, oso sakona eta esanguratsua izan zen. Bere hurbiltasuna, gizatasuna eta harrera, modu berezian sentitu genituen; une xume baina indar handikoa. Gure bihotzetan arrasto sakona utzi du.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu Zuei guztioi, une hau, zuena ere badelako. Guztiok partekatzen dugun misio beraren parte gara. Bizitakoa, lanaren, konpromisoaren, eta guztion pastoral baten alde egiten dugun eguneroko esfortzuaren erakusle da.

Bihotza beteta eta indarberrituta itzuliko gara elkarrekin bidea egiten jarraitzeko: pertsona migratuekin batera, laguntza eman, entzun, eta komunitatea eraikitzen segitzeko. Hau da, ITXAROPENEAN MISIOLARI izaten jarraitzeko gogoz.

Eskerrik asko gertu egoteagatik, eta zuen sostengua, eta guztiona den eginkizun ebanjelizatzaile honetan sinesteagatik.

Besarkada handi bat,

Leire Atxega 

Migratuen Pastoraleko ordezkaria

Olinda Martel 

Migratuen Pastoraleko batzordeko kidea

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: