Blog

Aralarko San Migel Donostian

Aralarko San Migel Donostian

Urriaren 10ean, larunbata, Aralarko San Migel lehen aldiz iritsiko da Donostiara; une historikoa.

Mendeetan herririk herri ibili den goiaingerua Gipuzkoako hiriburura hurbilduko da. Migel Deunari, Artzain Onaren katedralean egingo zaio harrera.

  • 11:00 Artzain Oneko kabildoaren harrera Bilbao plazan.
  • 11:15 Prozesioa Katedralera arte.
  • 11:50 Gipuzkoaren bedeinkapena eliz atarian.
  • 12:00 Meza Santua katedralean.
  • 13:00 Irudiaren gurtza eta agurra eliz atarian.

Ez da egun bateko gertakari hutsa, Aralarren eta Gipuzkoaren arteko lotura aspaldikoa baita.

Asier Barandiaranek, Fernando Txuekak, eta Miguel Angel Zubiriak, San Migel deunaren kofradia kideek, Aralarko San Migel Donostiara dator eginiko idatzian, Aralarko San Migelek eta Gipuzkoak duten lotura ikusten da: “San Migel ez da Gipuzkoarentzat kanpotik datorren atxikimendua: Aralar bezala, bi lurraldeen historia, espiritualitatea eta memoria partekatuan txertatua dago”.

Idatzian, Lazkao Txiki bertsolariak (Lazkao,1926 – Donostia, 1993), esaterako, mendilerroari zion maitasuna bertso-sorta batean adierazi zuen.

Hiru idazleek dioten bezala, Nikolas Ormaetxea Orixe (Orexa, 1888 – Donostia 1961) idazle gipuzkoarraren obran ere toki berezia du Aralarrek. Euskaldunak poema epikoaren Letari atalean, lehorteak jotako herriak Aralarrera jotzen du errogatibak egitera: “Mendia, horrela, ez da paisaia hutsa: otoitzaren, itxaropenaren eta herri oso baten fede partekatuaren gune bihurtzen da”.

 

Datorren larunbateko (urriak 10) San Migelen bisitaren harian ekitaldi ezberdinak antolatu dira:

 

  • San Migeli Bederatziurrena.

Egunak: urriak 1-9

  • Hitzaldia: “El frontal de esmaltes de Aralar”

Hizlaria: Lourdes de Sanjosé Llongueras (Bartzelonako unibertsitatea).

Eguna: urriak 8 (osteguna).
Non: Elizbarrutiko museoa (koruko Andre Mariaren basilika; Abuztuaren 31 kalea, 46

Ordua: 20:00

  • Hitzaldia: “Los ángeles, compañeros de la vida espiritual”.

Hizlaria: Pierre Doat (Mont Saint-Michel santutegiko errektorea, Frantzia).

Eguna: urriak 9 (ostirala).

Non: Artzain Ona katedrala

Ordua: 20:00

  • Pelikula: “Puertas para un nuevo mundo”

Eguna: urriak 11 (igandea).

Non: Aquarium

Ordua: 18:30

Sarreren prezioa: 5 euro (sarrerak katedraleko sakristian daude salgai / igandean emanaldiaren aurretik Aquariumean bertan).

  • Erakusketa: “Mikel Gurea. San Miguel Gipuzkoan”

Eguna: urriaren 2etik 25era.

Non: Artzain Ona katedrala

 

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: