Blog

Igandeetako erantzun-salmoak, edonoren eskura sarean

Igandeetako erantzun-salmoak, edonoren eskura sarean

Liturgia Ordezkaritzak nabigatzaile bat prestatu du igandeetako erantzun-salmoak eta aleluiak partiturarekin, organo-laguntzarekin eta entzuteko aukerarekin biltzeko.

Abendualdiarekin batera B urtea hasiko da, eta Liturgia Ordezkaritzak tresna berri bat jarri du parrokien eskura: igandeetako eta jai nagusietako erantzun-salmoak eta aleluiak biltzen dituen nabigatzailea. Egunez egun antolatuta dago, eta zabaltzean hurrengo igandera joaten da zuzenean.

Bi bertsio ditu, fitxa banatan. Lehenean, Salmistaren liburuko erantzunak daude. Bigarrenean, Mintzo eta Kantualdizkariko bertsioa, herrian zabalduagoa. Bietan salmo-testu ofizial bera dago, beraz, bakoitzak bere elkarteari hobekien datorkiona aukera dezake.

Partitura guztiak estilo berean idatzi dira berriro, irakurterrazak izan daitezen. Tonua igo edo jaitsi daiteke, abeslarien ahotsera egokitzeko. Gainera, salmo bakoitzak organo-laguntza du, adimen artifizialaren bidez sortua. Agian ez dira harmonizaziorik onenak, baina lagungarri izan daitezke. Entzuteko aukera ere badu, salmoak belarriz ikasteko.

Ordezkaritzak parrokien zerbitzura jarri nahi du tresna hau, eta bereziki liturgian modu aktiboan parte hartzen dutenen eskura: salmistak, abesbatzak, organistak eta liturgia-taldeak.

Nabigatzailea hemen dago eskuragarri: tinyurl.com/erantzun-salmoak

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: