Blog

Elizbarrutiko Misioen kanpaina

Elizbarrutiko Misioen kanpaina

Urtero, martxoaren 19aren bueltan ospatzen den San Jose Kanpainako elizbarrutien arteko ekintzen barruan, aurten hainbat ekitaldi egin dira gurean.

Bisita bikoitz berezia izan dugu. Matilde Rivera, Marianita lekaimea (Santa Mariana de Jesús kongregazioa), Chimborazon (Ekuador) jaioa, eta Kaikorren (Kenya) 15 urte baino gehiago misiolari lanetan dabilen ahizpa.

Berarekin batera, gure elizbarrutia ezagutu du, Ketty Vidal, Ekuadorko Cojimíes komunitateko kidea; “Haurraren Etxea” ekimenean buru-belarri sartuta dabil. Proiektu hau, liburutegi fisiko zein mugikor batean oinarritzen da, liburuak, Manabí (Ekuador), iparraldeko landa eremuetara helarazteko.

Bi lekaimeen etorrerak mahai-inguru edo hitzaldi batzuk egitea ahalbidetu du:

Martxoak 3.

Matilde Rivera eta Ketty Vidal ahizpek, eta Cristina Gabilondok (boluntarioa Kaikorren -Kenia- 2025ean) Errenteriako San Jose Langile parrokian, bailarako taldearekin solasaldia.

Martxoak 4.

Ketty eta Matilderen topaketa Ordiziako parrokia-komunitatearekin, eta Elizbarrutiko Komunikazio taldearekin.

Martxoak 5.

  • Solasaldia Fernando Prado Ayuso gotzain jauna eta bi erlijiosoekin batera, eta anaitasun, eta otoitz-bilera, Donostiako Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxean bizi direnekin.
  • Debako misioak taldearekin topaketa, eta parrokiako Eukaristian parte hartzea.

“Semillas de Kivu”.

Nestor Lópezek eta Carlos Vallek zuzendutako dokumentalak Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeen errealitatea, eta justiziaren, duintasunaren eta itxaropenaren alde egiten duten borroka azaltzen dizkigu, urteetan bizi duten gatazka armatuaren erdian.

Martxoak 12 eta 24.

Junkal parrokiako elizaren lokaletan (Irun) zein San Inazio parrokiakoetan (Donostia), “Semillas de Kivu” filmaren proiekzioa eta bideo-foruma (2025eko Goya Sarietan Film Labur Dokumental Onena bezala saritutako dokumentala) jendearen parte hartze handiarekin.

Bi emanaldietan, Bukavuko elizbarrutiko Jean Marie Mushagalusa eta Janvier Nshokano apaiz kongoarrak egon ziren euren herriaren inguruko ekarpenak dokumentala ikustera joandakoen artean zabaltzen.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: