adOra-ren lekualdatzea
Duela 12 urte, martxan jarri zen San Martin parrokiako aldarearen gainean ikusgai dagoen Jesukristo gurtzeko Etengabeko Gurtza (adOra). Aipatutako urteetan zehar, urteko 365 egunetan, eta egun bakoitzeko 24 orduetan egin zaio gurtza.
Datorren urriaren 18an, ostirala, 17:00etan San Martin parrokian (Easo 20) ospatuko den mezaren ostean, prozesioan, Sakramentu Santua Artzain Ona parrokiara, katedralera, eramango da bertan egokitutako kapera batera; Urdaneta kaleko 12. zenbakitik sartu ahal izango da adOrara.
Ekitaldira joateko gonbita luzatzeaz gain, gure gotzain On Fernandok pastoral-urte honen hasieran esandako hitzak gogoratzen ditugu: “Eraberrikuntza-bidean, beste ezer baino lehen eraberritze espirituala beharrezkoa da. Hori da lehena. Oinarria. Gure espiritualtasuna landu gabe, gainerakoa guztia, hutsala, arimarik gabe geratu daiteke”.
adOra baliabide ederra da horretarako, eta Guztiz-Santua gurtzea bihotza handitzeko modua da.
Jaunak esan zigun: “Ni zuekin izango nauzue egunero munduaren azkenera arte” (Mateo 28,20).

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira