Blog

Lourdesko Ospitalitatearen Batzarra

Lourdesko Ospitalitatearen Batzarra

Joan den igandean, martxoak 16, ehun bat boluntario inguru bildu ziren Zarautzen, Gipuzkoako Lourdesen Ospitalitatearen Batzar Nagusian parte hartzeko asmoz.

Herriko alkatearen, Xabier Txurruka, parte hartzearekin, Lupe Aranzabalek, erakundearen presidentea, Ospitalitatearen kontsiliario aldaketaren berri eman zuen; ‘eskerrik asko’, esan zitzaion Javier Berzosari, eta ‘ongi etorri’, Iñaki Zabaletari.

Ondoren, Fernando Prado Ayuso monsinore jaunak gidatu zuen Eukaristia ospatu zen; gotzainak, Javier Berzosa, Iñaki Zabaleta eta Bittor Gorria apaizak aldamenean izan zituen. Azpimarratzekoa oso Zarauzko Abesbatzak ekitaldian izan zuen parte hartzea.

Mezaren ondoren, adiskidetasun eta anaitasun giroan, lagunarteko bazkaria ospatu zuten bildurikoek. Datorren urteko (2026) Lourdesko Ospitalitatearen batzarra, Eibarren ospatuko da.