Blog

Espetxe Pastoraltzaren Batzarra

Espetxe Pastoraltzaren Batzarra

Azaroaren 8an, larunbata, Espetxe Pastoraltzaren batzarra ospatu zen Donostiako seminarioan. Hogeita hamar bat boluntariorekin batera, Patxi Aizpitartek, Soziokaritatezko Pastoralaren arduraduna, ere parte hartu zuen. 

Otoitz batekin eman zitzaion hasiera batzarrari. Ondoren, Elisa García Españak, Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako katedradunak (Malagako Unibertsitatea), zigorretik gizarteratzerainoko bidea, espetxeen zereginaren bilakaeraren inguruan sakondu zuen. 

Elisak bere testigantza eta lan proiektuak eman zituen jakitera, batez ere gazte atzerritarren aferari dagokionez. Boluntariotzarako, zenbait gako zabaldu zituen, lotura pertsonalak eta harrerako testuinguru sozialak sortzera animatuz; askatasunik gabeko pertsonak gizarteratzeko, hain gai garrantzitsuak. 

Batzarrean, Madrilen egindako kapilau, eta ordezkarien jardunaldien berri eman zen. Bide batez, Pertsonen Salerosketa gaia jorratu zen, hau da, bortxazko kriminalizazioa bultzatzea helburu duen egoera gogorra. Detekziorako gako batzuk ere eman ziren ezagutzera, eta lan-taldeetan, parte-hartzaileek, bi gertaeren praktika egin zuten. 

Jardunaldian, hurrengo Gabonetako Kanpainaren berri ere eman zen. Hau da, Gipuzkoako parrokietan egiten den presoentzako materialen bilketa, eta sentsibilizazioa lantzeko hain garrantzitsua den ekimena. 

Azkenik, beste boluntario batzuekin egingo diren topaketen datak jakinarazi, eta etorkizunari begira hainbat erronka jarri ziren: 

– Beste espetxe batzuekin batera Santiago bidean parte hartzea. 

– Lourdeserako erromesaldian laguntzea. 

– Hurbileko espetxeetako boluntarioekin bizikidetza jardunaldi bat antolatzea.