Blog

Azpeitiak hunkiturik agurtu du Kepa Susperregi

Azpeitiak hunkiturik agurtu du Kepa Susperregi

39 urtez Azpeitiko parrokian apaiz lanetan aritu ostean, Kepa Susperregik Zarauzko parrokiako ardura hartuko du. Azpeitiak Kepa Susperregirenganako sentitzen duen maitasuna, joan den larunbatean, urriaren 12an, herritarrek antolatu zioten agur hunkigarrian ederki asko islatu zen.

Eguna, parrokian, 12:00etan hasi zen meza batekin ekin zitzaion., emozioz beteriko giroan, bertsoak eskaini zizkioten bertaratutakoek, oroigarriak oparitu zizkioten eta, amaiera gisa, ‘Agurra’ dantzatu zioten, , hainbeste urtetako emandakoarekiko errespetua eta esker onez. Susperregik, hunkituta, esker oneko hitzak izan zituen herriarentzat:

“Azken egun eta asteetan bihotzetik zetozen esker oneko eta gertutasuneko hitzak entzun ditut. Emozioz entzuten ditut, eta oso eskertuta nago. Nik ere badut eskertzeko zerbait. Hala esan zidan Zumaiako ezagun batek uztaileko lehen larunbatean, hileta bat egitera joan nintzenean: ‘Eskerrak eman beharko zenituzke, hainbeste urtez herri eta parrokia batean egoteko aukera izan duzulako’. Eta hala da. Badut bai zer eskertua. Ez bakarrik bizitzari, baizik eta familiari bere osotasunean: aitona eta amona, guraso eta senideak, osaba-izebak eta lehengusuak. Eta bizitzako lagunak. Hemen, zuen artean eta zuen inguruan bizi izan ditudan urteak. Duela 39 urte, ilusioz eta gogoz iritsi ginen Patxi eta biok. Bizitzaren esperientziarekin aberastu gara, eta apaiz izatea zer den ikasi dugu. Parrokian lan eginez (…) eskuzabaltasunez hartu gaituzuela ere sentitzen dut. (…) Eta azkenik, mila esker azken egun eta hilabete hauetan, zuen gogo, borondate eta ilusioarekin, egun hau antolatzen saiatu zareten guztioi. Eskerrik asko guztioi bihotzez”.

Elizkizunaren ostean, herri bazkaria ospatu zuen bere parrokoaren omenez.

Ongietorria Jose Inazio Eguzkitzari:

Larunbatean Azpeitiak Kepa Susperregi agurtzen bazuen, atzo, igandea, Elizbarrutiaren agur ofiziala ospatu zen Mikel Aranguren bikario nagusia buru izan zuen ospakizunean. Bide batez, ekitaldi berberean, Jose Inazio Eguzkitza erretore berriari ongietorria. eman zitzaion.

 

Argazkia-Info: GUKA (Ihintza Elustondo)