Blog

Aldi baterako erantzuna baina beharrezkoa

Aldi baterako erantzuna baina beharrezkoa

Donostiako Elizbarrutiko Caritasek eta Amarako (Donostia) kristau elkarteak Aldi Baterako Topagunea prestatu dute, bihartik -asteazkena- aurrera, kale gorrian asiloa eskatzen ari direnen pertsonentzat. Hau da, duela gutxi Donostiako auzo honetara iritsitako Saharaz hegoaldeko migratzaile askok bizi duten prekarietate eta kale egoerari aurre egiteko.

Koordinazio erreala eta eraginkorra

Fernando Prado Ayuso gotzainak, iragan Abendualdiko bere pastoral gutunean, “Harengan gure Itxaropena” (12. orria, 43. zenb.) zera adierazi zuen: “Arazo larri honentzat irtenbide ordenatua aurkitzeko ezinbestekoa da koordinazio zinezko eta eraginkorra izatea tokian tokiko erakundeen artean, erakunde probintzialetan, autonomikoetan, nazionaletan eta nazioartekoetan”. Sortzaileak izatea eskatzen zuen.

“Une honetan -zioen gotzainak- bertan dugun erremedio ondo aztertu eta kontsentsuatuak lortu beharra, agian aldi baterako eta ez-perfektuak izanik ere, arazoa ahal den heinean arintzeko”.

Era berean, erakunde publikoei ohartarazi zien, gizarteratzea, eta egoera oso ahulean daudenei aukerak eskaini, eta bitartekoak eta baliabideak erabiltzen ez badira, “ezin da espero izan egoera hobetuko denik; alderantziz, gaiztotu egin daiteke edota, gutxienez, kronifikatu”.

Topagunea

Asteko egun guztietan egongo da zabalik, astelehenetik igandera, 10:30etik 13:00etara, Amarako Errosarioko Andre Mariaren parrokiako lokaletan (Ferrerias kalea 2). Amarako Pastoral Barrutiko boluntarioez, eta Caritas Gipuzkoako langileen babesa jasoko dute migratzaileek; bertan, ingurune atsegin, atsedena hartzeko, eta harrera eskainiko zaie.

Zer eskaintzen da?

  • Entzute aktiboa, giza hurbiltasuna eta laguntza pertsonalizatua.
  • Oinarrizko elikadura-beharrak asetzeko, gosari-poltsa eta ogitartekoak, zukuarekin eta beste elikagai batzuez osatua.
  • Arropa-tiketak: aldez aurretik balorazio indibiduala eginda, Koopera sare sozialeko bigarren eskuko dendetan arropa lortzeko aukera.
  • Mugikorrak kargatzeko aukera: senide edo gizarte-baliabideekin komunikazioa erraztuz.
  • Atsedenerako eta bilgune segurua, kale gorrian, lau haizetara egotetik urrunduz.
  • Aldez aurretik baloratuta, arropa garbitzeko tiketak auzoko garbitegietan.

ALDI BATERAKO ELKARGUNE BAT KALE EGOERAN ETA ASILOA BEHAR DUTEN PERTSONENTZAT | Caritas Gipuzkoa