Blog

Ospakizunak

Ospakizunak

Gipuzkoak, kontuan hartzeko egun oso bereziak bizi ditu egunotan, lurraldearen luze-zabalean, ospakizun erlijiosoz eta elkarren-arteko topaketez hornitua. Nabarmentzekoak, bereziki, Ama Birjinaren Jaiotzaren ospakizunak, zein Arantzazuko Ama Birjinarenak; 100 urte baino gehiago daramatza Gipuzkoako zaintzen.

Ama Birjinaren jaiotza

Igandean, irailak 8, Gipuzkoako Elizek Ama Birjinaren Jaiotza ospatu zuten; adibidez, Koruko Ama Birjinaren alde, San Martin elizan ospaturiko meza. Sorabilla auzoko (Andoain) herritar talde handi batek Koruko Ama Birjinaren jaia ospatu zuen. Aipagarria ere, Donostiako Santa Maria basilikan eginiko ospakizuna, bertako zaindaria baita, eta Hondarribian eginikoa; Fernando gotzaina bertan izan zen.

Arantzazuko Ama

Arantzazuko Ama Birjinaren eguna ez zen Santutegian ospakizun eguna bakarrik izan, gure zaindaria pozez eta begirunez omendua izan zen Gipuzkoako parrokia ezberdinetan; Zarauzko parrokian, hurrengo argazkiak erakusten duen bezala, Ama Birjinaren alde kantatu eta otoitz egin zen.

Ospakizunak Gipuzkoan zehar

Aipagarriak dira, besteak beste, Kizkitzako Ama Birjinaren egunaren ospakizuna, Ezkion; Zikuñagako Ama Birjina Hernaniko zaindari izendapenaren 70. urteurrenaren ospakizuna; Eslavako Salbea, Bederatziurrenaren amaieran, eta Junkaleko Ama Birjina (Irun) bere jaiegunaren bezperan ohoratzeko eginiko musika bandaren kontzertua; Belokiren Gurutzearen jaia Zumarragan, edota Arrateko Egunaren ospakizunak bere Ama Birjinarekin batera.

Adibide hauek, Gipuzkoan, kristau-elkartean bizi den fedearen eta adierazitako egunen inguruan sortzen den elkartasunaren erakusle dira.

Suscríbete gratuitamente a la comunidad de WhatsApp de InfoEliza y mantente al tanto de toda la actualidad de la Iglesia de Gipuzkoa desde la comodidad de tu teléfono. Puedes sumarte de manera fácil gracias a este enlace o enviando el mensaje “ALTA” al 689 105 191.