Martuteneko Ate Santua itxi dute

Martuteneko Ate Santua itxi dute

Atzo, urtarrilak 6, Jaunaren Epifaniaren egunean, Errege Eguna, Donostiako Elizbarrutian zabalik zeukan azken Ate Santua itxi zen, gure Elizbarrutiak 2025ean bizi izan zuen Jubileu bikoitzaren adierazgarri.

Amaiera ekitaldia bereziki adierazgarria izan den leku batean ospatu zen: Martuteneko espetxea, non Ate Santua presoek beraiek egin zuten.

Fernando Prado gotzainak, Manu Arrue apaizarekin batera, amaiera ekitaldia zuzendu zuen, harrera eta itxaropen giroan. Ekimen honekin, Elizbarrutiak, amaiera ematen dio adiskidetzeko, errukirako eta Jaungoikoarekin elkartzeko “ateak” zeharkatzeko gonbidapenak markatutako Jubileu ibilbideari, baita —eta oso modu esanguratsuan— bizitza hauskorrago bizi den lekuetan.

Espetxean jaiotako zeinua

Martuteneko Ate Santua, ireki zenetik, elizbarrutiko ikur sakona izan da oso: ez bakarrik, askotan, ikusezina den errealitatean kokatuta dagoelako, baizik eta espetxe-zigorra betetzen ari direnen esku eta denborarekin sortu zelako. Egitasmoa gauzatzea, denon arteko prozesua bihurtu zen, eta barrutik bide berriak irekitzeko nahia adierazi zuen: konfiantzazko, duintasunezko eta etorkizuneko bideak.

Itxi den azken Ate Santua izateak, gure Elizbarrutian Espetxe Pastoraltzak duen esanahia azpimarratzen du, eta Ebanjelioaren iragarpenak, zera gogorarazten du, Elizaren gertutasunak eta fedearen ospakizunak, ez duela mugarik.

Eukaristia presoekin batera

Atearen itxieraren ostean, eukaristia ospatu zen presoen partaidetzarekin. Ebanjelioko pasarteei bizia emateko, presoek, antzezlanak egin zituzten. “Antzerkiek”, Jainkoaren Hitza, eguneroko bizitzako esperientzia zehatzetik entzuten lagundu zuten. Agerian utzi zuten Ebanjelioa bizi dela, soiltasunez eta egiazki aterpetzen denean.

Gotzainak, presoei, elizbarruti osoaren elkartasuna helarazteaz gain, kristau fedea, beti, berriro hasteko gonbitea dela gogorarazi zien. Era honetan, Jubileuan zehar egindako bideagatik, ospakizuna, esker oneko ekintza bihurtu zen, eta, aldi berean, anaitasun zubiak eraikitzen jarraitzeko bultzada.

Konpromiso bat zabaltzen duen itxiera

Ate Santu honen itxiera ez da amaiera, bere horretan dirauen pastoral ibilbide baten berrespena baizik: testuinguru konplexuenetan ere, itxaropena, lagundu, entzun, eutsi eta iragarri daitekeela, alegia.

Martuteneko Ate Santua —presoen lanetik sortua eta haiekin batera itxia— gure Elizbarrutiaren errealitate zehatza ukitu nahi izan duen Jubileu baten oroimen bizia da.

– Deskargatu hemen gotzainaren homilia: Epifanía del Señor. Día de Reyes. Centro Penitenciario de Martutene. Clausura de la Puerta Santa.