Blog

Kontzertua: Aba Taano, Koruko Andre Mariaren basilika (Donostia), ekainak 10

Kontzertua: Aba Taano, Koruko Andre Mariaren basilika (Donostia), ekainak 10

Música para Salvar Vidas-ek, Aba Taano talde ospetsuaren eskutik, capelaz kantaturiko gospel-kontzertu zirraragarri batera gonbidatzen zaitu.

Aba Taano, Kirekan sortu zen, Kampalako suburbioan (Uganda), ‘Los 5′ izenarekin; umezurztegi batean sorturiko gospel boskotea da.

Aba Taano erreferente bihurtu da nazioartean. Europa patrikan sartu du bere talentuari esker;  nazioarteko 11 sari pilatuz gain, entzulegoa bere ahotsen edertasun eta indarrarekin liluratuta utzi du.

Ikuskizun paregabe honetan, taldeak, gospel afrikarra, gospel amerikarra eta pop-a biltzen dituen errepertorio hunkigarria eskainiko du, musikaren bidez, itxaropen eta batasun mezua helaraziz.

Bere ibilbide musikalean zehar, Aba Taanok estudioko 5 album, kontzertuko 3 album, eta bideo musikal ugari argitaratu ditu.

Kontzertu honek, musika emanaldi ahaztezina izateaz gain, helburu bikain bat babesteko aukera ere eskaintzen du. Bildutako diru guztia Música para Salvar Vidas ekimenera bideratuko da, egoera zaurgarrian dauden gazteei aukera hobeak emateko nekaezin lan egiten duen ekimena.

Ez galdu gau eder hau!

Koruko Andre Mariaren basilika (Donostia)

– Ekainak 10, asteartea.

– 20:00etan

www.musicaparasalvarvidas.org 

www.abataano.com